Euskal egutegia

Euskal egutegia antzinako euskaldunek erabiltzen omen zuten egutegia da.

Antzinako euskal asteak hiru egun bide zeuzkan: astelehena (ilena), asteartea (martitzena) eta asteazkena (eguaztena). Urteko hilak, ordea, mundu zabalean bezalatsu, ilargiaren arabera antolatu ziren, haien izenek erakusten diguten moduan (urtarrIL, otsaIL eta abar).

Hala ere, aspalditik du Euskal Herriak sartaldeko egutegia. Julio Zesarren egutegia finkatu zen pixkanaka euskaldunen artean, erromanizazioak eta batez ere kristautzeak aurrera jo ahala.

Euskarazko egutegi idatzia

Iritsi zaigun euskarazko egutegi antzinakoena Joanes Leizarragak egindako itzulpena da, Kalendrera izenekoa (Arroxela, 1571). Bertan, juliotar egutegiaren azalpenak ematen dira, bisurtea eta ilargialdiak nola kalkulatu. Hauek dira han ageri diren 12 hilen izenak: urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, ereiaroa, uztaila, agorrila, buruila, urria, hazila eta abendua.

Kanpo estekak