1995eko ekainetik du estandarra ezarria Eusko Jaurlaritzak[1]. 2011 eta 2020 bitartean ofizialki 470 banako egon ziren erregistratuta ofizialki[2], bi aldaeren artean.
Euskal artzainek betidanik erabili dituzte artaldeak gidatzeko baina baita ere behi samaldak, zaldi azienda eta ahuntz taldeak gobernatzeko ere. Baserriak zein artaldeak zaintzeko ere erabili ohi dira, nahiz eta lantegi honetarako bertako bi artzanor arrazak gehiago erabili diren. Pirinioetako mendiko zakurrak eta nafar artzanorak hain zuzen.
Txakur hauetan oinarriturik hasi ziren Euskal Herrian egun hain ezagunak diren artzain-txakurren lehiaketak ospatzen.
Arrazaren biziraupena kolokan dago XXI. mendean. Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak elkarteak bultzatuta, EHUkoBiomics ikerketa taldeak egin zuen azterlanean ondorioztatu zuten euskal artzain txakurra egoera larrian zegoela.