Nazioarteko Federazio Zinologikoa (NFZ, frantsesez ofizialki Fédération Cynologique Internationale, FCI) munduko txakur-arrazen zaletuen nazioarteko federaziorik handiena da. Zinologia (edo kanofilia) eta zakurrak hazteko arauak zuzendu eta sustatzeaz arduratzen da. Kide diren 95 herrialdek osatzen dute, non bakoitzak pedigri zerrendak dituzten, eta arrazen sailkapenerako estandarrak proposatzen dituzten.
Erakundeak Thuinen (Belgika) du egoitza.
Arrazen sailkapena
NFZren lanaren alderdi agerikoena arraza-txakurren sailkapena da. NFZk 349 arraza onartzen zituen 2021 amaieran, baina kriterioetako bat da horietako bakoitza herrialde jakin batena dela, oro har, estatu subiranoei lotutako kontzeptua alegia[1]. Arraza horien jabe diren herrialdeek arrazaren estandarra ezartzen dute, eta NFZ-k halaber, 10 talde nagusitako sailkapen batean sartzen ditu, honako kategorietan banatua[2]:
Erreferentziak
Kanpo estekak