Euskal Poliziaren Museoa

Euskal Poliziaren Museoa batik bat Ertzaintzaren historia erakusten duen museo bat da, 1998ko abenduaren 17an inauguratua. Museoa Arabako Arkauti herrian dago, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian hain zuzen ere.

Ikusgai ditu uniformeak, ibilgailuak, armak, ikus-entzunezkoak eta material interaktiboak. Gaur egungo Ertzaintzaren berri emateaz gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzaingo eta indar armatu foralen eta 1936ko Ertzaintzaren berri ere ematen du.

Museoaren ibilbidea

Museo bi solairutan banatzen da. Beheko solairuan XVIII. mendeko foru polizietatik 1936ko Ertzaintzaren sorrerarainoko ibilbidea egiten da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barne hartuta.

Beheko solairuan

  • 1. aretoa: Arabako Miñoiak.
  • 2. aretoa: Gipuzkoako Mikeleteak.
  • 3. aretoa: Bizkaiko Foralak.
  • 4. aretoa: 1936an sortutako Ertzaintza

Lehen solairua:

  • Gaur egungo Ertzaintzaren eta udaltzaingoen sorrera.

Kanpo estekak