1981. urte arte ez ziren lehen estatutu komunak legeztatu. Estatutu horietan Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba bildu zituzten. 1986anNafarroako EHNE sortu zen, eta konfederaziora atxiki zen.
1990 urtean lehendabiziko kongresuarekin lehen jauzi kualitatiboa egin zuten, kongresuak nekazaritza sindikalaren egituraketa jaso baitzuen. Ondoren bigarren, hirugarren, eta laugarren kongresuak ere egin ziren (1992., 1997. eta 2002. urteetan). Gaur egun EHNEk 6.150 kide ditu.
2014kouztailaren 24ean, Gipuzkoako EHNE utzi eta egitura berri bat sortuko zuen afiliatu talde batek. Zatiketa batik bat bi faktorek eragin zutela zioten: EHNEk barnean gehiegi hartu nahi izateak eta herrialdeko egitura «anakronikoa» izateak. Zuzendaritza taldeko 11 kideetatik zazpik dimisioa eman ostean, erabateko normaltasunik gabe funtzionatu zuen Gipuzkoako EHNEk azken bizpahiru urteetan[1].