Euskal Herriko Antolamendu Administratiboa da Euskal Herriak gaur egun duen antolamendu politiko eta administratiboa, kontuan hartuz zazpi herrialdeek duten banaketa[1]. Euskal Herria Europako herrialde bat da[2]. Pirinio mendien mendebaldean kokatua, Frantzia eta Espainiaren arteko muga egiten duen mendilerroan, eta Bizkaiko golkorantz zabaltzen dena.
Eusko LegebiltzarraEAEko legeak eratzen eta eztabaidatzen dituen erakundea da. Euskal Autonomia Erkidegokobiztanleak ordezkatzen ditu, eta gaur egun 75 eserleku ditu: 25 eserleku, autonomia erkidegoa osatzen duen herrialde bakoitzeko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa). Lau urtean behin, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek sufragio unibertsalarenbitartez hautatzen dituzte 75 legebiltzarkide horiek.
Nafarroako GobernuaNafarroako Foru Erkidegoko gobernua da, eta Iruñean du egoitza nagusia. Historikoki, eta 1982. urtea arte, Foru Diputazioa edo Foru Aldundia izenez ere ezagutu izan da, Nafarroako Foru Hobekuntzan zehaztuta dagoenez. Lehendakaria Parlamentuak aukeratzen du; eta Parlamentua, Nafarroa Garaiko herritarrek, lau urtetik behin egiten diren foru hauteskundeetan.
Nafarroako Parlamentua —Nafarroako Gorteak izenez ere ezaguna— da Nafarroako Foru Erkidegoaren eremuko botere legegilearen ganbera bakarra. Parlamentuaren betebeharrak dira, Foru Hobekuntzaren Legeari jarraituz, nafarrak ordezkatzea, legeak eta aurrekontu orokorra onartzea eta Nafarroako Lehendakaria kontrolatzea.
Egun, 50 ordezkarik dute eserlekua Parlamentuan. Legegintzaldiak lau urtekoak dira, eta parlamentari guztiak batera hautatzen dira, barrutirik gabe.
Euskal Hirigune Elkargoa (EHE) (frantsesezCommunauté d'agglomération du Pays basque - CAPB eta gaskoierazComunautat d'Aglomeracion deu País Basco - CAPB) Ipar Euskal Herri osoa hartzen duen hirigune elkargoa da, egituraketa administratibo bateratua lortzeko eratutako erakundea. Erakunde honek izaera administratiboa berria du, Elkargoaren barneko udalerriei eskumen gehiago emanez. Horretarako, jada Frantziako lurralde egituraketa eta zuzenbidean dauden hirigune elkargoa, hiri elkargoa edo herri elkargoa deritzoten entitateez baliatzea gogoeta egin zen.