Euskal Herria Zuzenean (edo EHZ) urtero uztailaren 1etik hurbilen dagoen asteburuan egiten den hiru eguneko musika jaialdia da, euskal kultura eta hizkuntza ardatz dituena. 1996an sortua, Arrosan (Nafarroa Beherea) antolatu zen 2003 arte, Idauze-Mendira (Zuberoa) aldatu zen 2008 arte, eta Heletara (Nafarroa Beherea) 2009tik 2012ra. 2013tik goiti Lekornen (Lapurdi) antolatu zen, 2017a arte; 2018an Baionan, Itsasun eta Baigorrin antolatu zen; 2019tik 2023ra, Irisarrin; eta 2024an Arberatze-Zilhekoan.[1]
Jaialdiak kalitatezko kontzertuak proposatu nahi ditu, denentzako prezio merkean. Festibal militantea den aldetik, populuaren parte hartzea bilatzen du, aldezten dituen ideia eta balioen inguruan: euskal kultura eta hizkuntza garatzea; borroka antikapitalista eta altermundialista; ekologia; eta garapen iraunkorra. Hiru egunez festibaleko publikoak Euskal Herrian eta munduan egiten diren borrokak ezagutzen ahal ditu mintzaldien bitartez, entzunez eta parte hartuz.
Historia
EHZ, 1992an sortu zen PIZTU elkartearen zuzeneko jarraipena da. Hasieratik, elkarteak Euskal Herrian ikusgarri egitean oinarrituriko laguntza eta truke plataforma bat izatea zuen helburu, eta EHZ festibala ildo horretatik sortu zen, 1996an, Arrosan. Garai hartan, jaialdi gutxi zeuden Euskal Herrian zein Europa osoan.
2002: Amparanoia, Mahamudra, K2Rriddim, Piarres, Pi-Lt, Selektah Kolektiboa, Kuraia, DJ Magid, Les hurlements de Léo, Max Roméo, Sonoma, Canta u populu corsu, Okabe, X syndicate, Root system, Anje Duhalde, Aire Ahizpak, Victims Family, Eraso, Bad f line, DJ Jack freddy, Noir désir, Marcel & son orcheste, Le peuple de l'herbe, Unama, Tapia Leturia ta Patxi, Zurartean, Xabaltx, Danyel Waro, Zpaze banako.
2003: Okabe, Skunk, Burning Heads, Zebda, Hamlet, International Karate Punks, DJ Magid, Golgoth13, Sagarroi, Marakooja, Steppin'jogo, Lagony, Sorkun, Skatalites, Lofofora, Punish yourself, Kaophonic tribu, DJ Krishna, Unama, Dantzapiko, Kuatuor, Hegalka, I Muvrini, Oskorri, Les tontons flingueurs, Banda Bassotti, Lou seriol.
2005: Amaren alabak, Che Sudaka, Svinkels, Daniel Hélin, Luke, Izate, Skunk, Maksagar taldea, Marc Perrone, Bertso et slam o féminin, Mal de Ojo, Zea Mays, Okabe, Sinclair, BKBO, Watcha, Willis Drummond, Bikini Machine, Elisa Do Brasil, Karidadeko Benta, Niko Etxart, Maceo Parker, Didier Super, Wolfundkind, Pinel, High Tone.
2013: Fermin Muguruza, Skandalue, Zuloak, Alice Francis, Aguxtin, Xutik, Keny Arkana, Willis Drummond, Viva Bazooka, Piano Chat, Anestesia, Etienne de Crécy, Polygorn, Jimmy Cliff, Herri Oihua, Iheskide, Kocani Orkestar, Belako, Black Lips, Casey, Gull, Le Mutant, Capsula, Misteur Valaire, L'Hereu Escampa, Concrete Knives, Elisa Do Brasil, Miss Trouble, Archive, Motxila 21, If Renaud was a Punk, Les Ogres de Barback, Bal 2 Vieux, Hola a todo el mundo, Itziarren Semeak.
2014: Amadou et Mariam, Andreas eta Nicolas, Bigflo & Oli, Birth of Joy, Bonaparte, Cabaret Freaks, Castro, Cinq Mars, Cubenx et Odei, Cuchufellos, Dirty South Family, Dub Inc, Esne Beltza, Gatibu, Gojats of Hedas, Joxe Replay, Kashbad, Kuma no Motor, La Bundu Band, La Collectore, Mexican Institute of Sound, Niña Coyote eta Chico Tornado, Plu, Popof, Ruper Ordorika, Shantel, Ska-P, Skontra, The Bombins, The excitements, The inspector Cluzo, The Legendary Tigerman, The Lookers, Torii, Yannis Odua, Zea Mays, Zezenaren Taldea.
2017: Eguraldi oso txarra izan zenez bertan behera geratu zen[3]. Mahai inguru batzuk, zenbait ikuskizun eta kontzerturen bat burutu ziren, hala ere, haietako asko elkartasuna adierazteko. EHZk berak ere kontzertu bat antolatu zuen Ezpeletan honakoekin: PiLT, Zea Mays, Anestesia eta Biarritz Dance School. (Jatorrizko egitarauan honako artista hauek ageri ziren: Akua Naru, Oum, Gatibu, Marta Ren, Nova Twins, Smokey Joe and the Twins, Duchess Says, PiLT, La Cafetera Roja, Zea Mays, Kumbia Queers, Gablé, Wucan, Huntza...)
2018: Hainbat faktorek eragindako barne hausnarketa betean, ez zen ohiko festibalik egin. Aldiz, "EHZ nomada" antolatu zen, hots hiru egunetako bakoitzean herri ezberdinetan egin ziren ekitaldiak[4].