Def Con Dos
Def Con Dos 1980ko hamarkadaren amaieran Vigo eta Madril artean sortutako rap metal musika taldea da. HistoriaHasieran Public Enemy, Beastie Boys eta Run DMC taldeen eraginez errapeatzen hasi ziren Siniestro Total taldeko Julián Hernándezek egiten zizkien instrumentalekin. Bere bigarren diskoan, Segundo Asalto, hip hopa zen estilorik nabarmena, baina gitarren soinuak sartzen hasi ziren. Ondorengo diskoetan gitarrek garrantzi gehiago hartu zuten eta taldea rap metal estiloan sartu zen. Taldearen izenak Pentagonoaren alerta sisteman du oinarria. DEFCON-2 agitazio globala esan nahi du, baina herrialdeen arteko gudarik gabe. 2017ko apirilean, César Strawberry urte bateko kartzela zigorrera kondenatu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Twitterren 2013 eta 2014 urteen artean terrorismoa goratzea leporatu zioten.[1][2] Zenbait filmetarako abestiak egin dituzte, Alex de la Iglesiaren Acción Mutante eta El día de la bestia filmeetan entzun daitezke, esaterako. Taldekideak
DiskografiaDiskoak
Bideoak
Zinean
ErreferentziakKanpo estekak
|