Euri-ur

Euri-urak kale batean.

Euri-urak lurrera edo estalki batera iritsi diren prezipitazioen (euri, elur eta kazkabarraren) urak dira.

Euri-urak mineralizazio txikikoak izaten dira eta materia organiko gutxi izaten dute. Hala ere, herrialde industrializatuetan eta nekazaritza-eremuetan azidotu egiten dira, hainbat kutsatzailek eraginak, hala nola nitrogeno amoniakalak, ioi nitritoek eta giza jardueren hainbat hondakinek (metalak, HAPak, pestizidak edo haien degradazio-molekulak)[1].

Batzuetan, euri-urak jaso eta biltegiratzen dira, iragazi eta gero etxean, nekazaritzan edo industrian erabiltzeko.

Euri-uren kudeaketa

Hirietan eta beste lekuetan jausten diren ur bolumenak nahiko antzekoak izaten dira. Aldaketa minimoak antzeman daitezke. Klima edota mendien gune altuen presentzia zeozer baldintzatu dezakete, baina bere osotasunean ur kopuru diferentziak oso txikiak dira. Hala ere, hirietako drainaketak oso ondo diseinatu eta mantendu behar dira larreak edo mendiak dauden guneetan daudenekin alderatuz. Lehenik, jende dentsitate handiak dituzten guneak direlako eta bigarrenik, hirietako isurketa garbia askoz ere handiagoa delako.

Prezipitazioa lur azpian infiltratu, lurrundu edota lur gaineko jariatzez joan daiteke. Lurrunketa, alde batera utziz gero, hirietako ur gehiena lur gaineko jariatzetik doa. Horren erruduna hirietako orografia da, hirietako errepideen, etxeen eta kaleen infiltrazioa minimoa delako. Hiriaren gainazala iragazgaitza bihurtu dela esan daiteke. Beraz, hirietan kontrolatu behar den ur bolumena oso handia denez, ur hori bideratu eta ondo tratatzea da hiritarren eginkizuna.[2]

Manipulatu beharreko ur bolumena txikitzeko hainbat teknika daude eta azken urteotan garrantzi handiagoa izaten hari dira inguruko hirietan. Hala ere, hirietako ur-kudeaketa konbentzionalek oraindik ere presentzia izugarria dute, azpiegituren aldaketak suposatu  dezaketen diru kostuengatik batez ere. Metodoen onurak alde batera utzita biek uraren kalitatean aldaketa nabariak kausa dezaketela ez da ahaztu behar, uraren jatorriengatik edo ur horrek mugitzean lortzen dituen aldaketengatik.[3]

Hodi bidezko kudeaketa

Oro har, euri-urak eta lur gaineko beste urak hobietatik edo estoldetatik kanporatzen dira nagusiki. Gehienetan, ez da beharrezkoa izaten ur horiek araztegietan tratatzea, naturara itzuli aurretik. Tratamendu erraz baten bidez, ur horiek dutxak, komunak eta pixatokiak hornitzeko berreskura daitezke. Argitatik babestutako plastikozko biltegi ilunetan gorde behar dira, algak ugal ez daitezen. Banaketa hodiak ere plastikozkoa izan behar dira, azidotasuna dela eta: pH-a 4 eta 5 bitartekoa da, eta horrek kobreari eta altzairuari erasotzen die.[4]

Kudeaketa jasangarria

Sakontzeko, irakurri: «Euri-uren kudeaketa jasangarri»
Areka landatua hirigunean (Seattle, AEB), espaloi eta galtzada artean, euri-urak kudeatzeaz gain biodibertsitatea sustatzen duena.

Euri-uren kudeaketa jasangarria hiri-eremuan erabiltzen diren azpiegitura eta moduak dira euri-urak kudeatzeko; batez ere uraren infiltrazioa bultzatu eta lur gaineko jariatze-urak murrizten dutenak. Helburu nagusia jatorrizko kudeaketa naturaletik hurbiltzea da, uraren zikloa oztoporik gabe egin dadin, eta euri-urek estolda-sarea erabili ez dezaten.

Uraren kalitatea

Ingurumen arazo handienak eragiten duten ur kutsatuak hirietatik datozenak dira gaur egun. Hirietako egoera ez da onuragarriena uraren kalitaterako, hirian zehar herrialdeko beste tokitan topatzen ez diren hainbat kutsatzaile daudelako. Hirigunea oso handia eta heterogeneoa denez, drainatzen den urak kontaminatzeko jasan ditzakeen aukerak bi ibilbidetan sailkatzen dira:

Alde batetik, uraren kutsaduraren iturri ezagunak egoten dira. Drainatutako ura beste ur kutsatuekin edo gune kutsatzaile jakin batekin kontaktuan dagoenean eta puntu finkoa eta ezaguna denean, iturriak ezagunak deritze. Ingeleses “point source” ere deiturikoak.  Iturri hauen kontrola oso erraza izaten da, arazoa lokalizatzea eta konpontzea posible delako. Hauen adibide, beste drainaketa sare baten apurketak kausa dezakeen kutsadura izan daiteke. Ur horren propietateak desberdinak eta kalteak eragin ditzaketenak izateagatik kutsadura gertatzen dela esaten da. Ur grisekin egoten diren isurketak horien adibide dira.

Beste aldetik, uraren kutsadura difusoa gertatzen da. Kasu honetan ura ingurunearekin edozein momentuan kutsatu ahal da. Nahiz eta momentu hori zehaztu eta analizatu, prozesua kontrolatzea ezinezkoa edo oso zaila izaten da. Kutsadura difusoak du hiriko ur drainaketen urak duen arriskuaren erru gehiena. Honako ezaugarriak ditu:

  • Denbora tarte aleatorioetan  gertatzen dira. Euri intermitenteak edo kaleen garbiketak erakarritako urak kontrolatzea lan oso zailak baitira.
  • Hiriko edozein eremutan gauzatu daitezke.
  • Ur kutsatuaren bolumena oso aldakorra izaten da. Eguraldia, lekua edo momentuaren arabera ur bolumen desberdinak lortu daitezke.

Uraren kutsatze prozesua hurrengo 3 fasetan sailkatu daiteke:

  1. Euri eta elur prezipitazioak inguruko atmosferarekin duten kontaktuan agente kutsatzaileak xurgatu dezakete, lurrera heltzean partikula horiek urarekin jarraitzen dutelarik.
  2. Lurrean ura inguruko materialekin asetzen da. Ura lurrundu edo pilatu egiten da.
  3. Pilatu edo lurruntzen ez den ura, gainazaletik mugitzen da, bere ibilbidean harrapatzen dituen materialak garraiatuz. Material, kutsakorrak kontsideratzen direnak, normalean disolbatuta edo suspentsioan daramatza.

Jatorriak eta kalteak

Kutsatze egoerak nonahi eta edonon gertatzen direnez, horien jatorri nagusia identifikatu behar izaten da. Kutsadura difusoa eragiten dituzten jatorri nabarmenenak hurrengoak dira:[3]

  • Atmosferako elementuak. Airean dagoen gas kutsakorren %70 baino gehiago erregai fosilen kontsumoagatik da. Gas hauek urarekin kontaktuan egotean urarekin nahastu eta ura kutsatu egiten dute. Hauen adibide: azido karbonosoa, karbono dioxidoa, beruna, kloroa... Hala eta guztiz ere, beste gas erreaktibo pozoitsu batzuk ere badaude, inguruko beste jatorri desberdinetatik etorritakoak: azido sulfurosoa, amoniakoa, azido sulfhidrikoa...
  • Animaliek sortutako hondakinak. Hirian zehar dagoen lur iragazgaitzean geratzen diren animalien arrastoak (hondakinak edo gorpuak) urarekin nahastu egiten dira eta hainbat kalte sor dezaketen elementuak garraiatzen ditu. Patogenoak gizakien osasunean eragiten duten birus, bakterio edota protozooak eramaten ditu. Ez dirudien arren, hiriko animalien populazioa nahiko handia da eta urarengan duen eragina ez da alde batera utzi behar.  Horietaz aparte, urak materia organiko ugarirekin irizten da hirietako araztegietara. Material organikoak uraren oxigeno eskari biologikoa asko igotzen du. Oxigenoaren eskaera ez da arazoa ur lasteretan, baina hiriko ura normalean geldirik edo abiadura gutxitan doanez, oxigenazio eremu gutxitan egoten da. Horrek material organikoa degradatzeko prozesu anaerobikoak izatea eragiten du. Material organikoa degradatzeko prozesu anaerobikoan parte hartzen duten elementuak bakterioak eta mikrobioak dira. Prozesu anaerobikoen eragozpenik larriena, gasen sorkuntza da. Gas hauen usaina oso txarra izaten da eta pilatu ezkero leherketak sor dezakeela kontaun hartu behar da.[5]
  • Zaborra. Hiriko kaleetan egoten diren zaborrak elementu kutsakorrak izaten du, estolderietatik ibiltzen den urak bereganatu ditzaketenak. Hondakin hauen presentzia oso hedatua dago hirian zehar eta hainbat elementuk parte hartu dezakete: mikroplastikoak, paperak, landarediaren presentzia (MO)… Material hauek suspentsioan eta urarekin diluituak eramaten dira eta araztegian prozesu berezien beharra izaten dute.
  • Zikinkeria. Higadura lur gainazal osoan zehar gertatzen den prozesu naturala da, hirietako kasua berezia izanik. Lehen aipatu den bezala, hirietako poluzioa beste lurraldetakoa baino handiagoa da. Poluzio horrek inguruko euriaren pH-a igotzen du, euri azidoa sortuz. Euriak airean dauden nitrogeno oxido eta sufre oxidozko elementuak garraiatzen ditu, hiriko hainbat materialekin erreakzionatzen direnak. Horren ondorioz, euri azidoak hiriko materialen higadura handitu eta urak eraman beharko ez lukeen elementuak izango ditu. Euri azidoaren eraginaz aparte, modu naturalean disolbatzen diren agente kontaminanteak ere izango ditu urak, errepideen degradazioaz, eraikuntza zonen arrastoen disolbaketaz eta abarren ondorioz. Gainera ur korronteen amaieran sedimentazioa eragin dezakete partikula horiek, uraren fluxua aldatuz eta haren propietateak aldatuz.[6] Horiek, hiriko ur-kudeaketa sistemetan arazoak sor ditzakete eta araztegietan tratamendu gehigarrien beharra bultzatzen dute.
  • Neguko errepideetako gatzaren erabilpena. Negu hotzak dituzten hirietako galtzadak eta espaloiak gatzez estaltzen dira izotz arriskua dagoen egunetan. Izotz eraketa saihesten da, baina, uraren kloro kopurua era larrian igotzen duen prozesua burutuz. Nahiz eta ur tratatuek kloroa izan, kloroaren kontrola oso garrantzitsua da, kantitate handitan arnasketa arazoak kausa ditzakelako.
  • Beruna. Berunak eta ur drainaketak duten historia oso luzea da. Erromatarren garaitik berunezko hodiak erabili izan dira eta garai artatik haren arriskuaz jakin izan da gizartean. Odolean sartzen den berunak minbizia sortzeko aukera asko handitzen du. Beruna uretan egoteko bi ibilbide ditu. Lehena, berunezko hodien erabilpena. Nahiz eta gaur egun ez den erabiltzen, antzinako sare baten arrastoetan presente egon daiteke. Bestaldetik, atmosferatik datorren beruna dago. Berun hau elur maluta edo euri tantetan oso ondo itsasten da eta gurpilen higadura edo autoen ketik etortzen da.
  • Uholdetan gaineratzen diren elementuak. Uholdeak daudenean, ura ailegatzen ez den zonetan dauden elementu kutsatzaileak bereganatu egiten ditu. Pestizidek, ongarriek eta intsektizidek adibidez uraren eutrofizazioan eragin garrantzia izaten dute.
  • Tenperatura. Hiriko uraren temperaturaren aldaketa oxigeno eskari biologikoan batez ere du eragina. Lehen aipatu den bezala, animalien bizitzarako funtzezkoa da.

Uraren kalitatearekin zerikusia duten hiri drainaketekin amaitzeko ez da ahaztu behar drainaketa jasangarrien egoera. Egia da orokorrean drainaketa mota hauek onura asko dituztela. Alde batetik, uraren kalitatea modu naturalean homogeneizatzen eta marjina batzuen artean mantentzen dituztelarik. Eta bestaldetik, ur drainaketan kaltea eragin dezaketen aurkako filtro moduan lan egin dezakeela ere egia da. Hala eta guztiz ere, lehen aipatu diren kutsatzaile askorengan ez dute ia eraginik.[1]  Drainaketa sistema jasangarri hauek kaltetuak izateko aukera ere kontuan hartu behar da, hirietan drainatzen den uraren material korrosibo edo pozoitsu askok kaltetu ahal dituztelako hain zuzen ere.  

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) Petrucci G, Gromaire M.C, Hannouche A & Chebbo G (2017) Évaluations des sources primaires et des flux annuels de métaux et de HAP à l’échelle de bassins versants urbains. Techniques Sciences Méthodes, (7-8), 91-104 (laburpena)
  2. Goñi-Balentziaga, Olatz; Vegas, Oscar; Labaka, Ainitze; Garmendia, Larraitz. (2017-06-15). «Tumoreek, estres sozialak eta estresari aurre egiteko estrategiek jokabide depresiboan eta garunaren aktibitatean duten eragina» Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria 1 (1)  doi:10.26876/osagaiz.1.2017.80. ISSN 2530-9412. (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  3. a b (Gaztelaniaz) iAgua, redaccion. (2016-08-05). «Drenaje urbano, la tarea pendiente de América Latina» iAgua (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  4. (Gaztelaniaz) Jochen Scheerer. (2011-06-15). «Wayback Machine» Diputació de Barcelona (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
  5. (Gaztelaniaz) Abellán, AuthorAna. (2013-11-18). «Contaminantes en las aguas de escorrentía urbana» SuD Sostenible (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  6. (Gaztelaniaz) Abellán, AuthorAna. (2015-11-19). «Los impactos de urbanización en el ciclo del agua pluvial» SuD Sostenible (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Read other articles:

Carolyn LawrenceLawrence pada tahun 2008Lahir13 Februari 1967 (umur 57)Baltimore, Maryland, A.S.PekerjaanAktris, Akrtis suaraTahun aktif1987–sekarang Carolyn Lawrence (lahir 13 Februari 1967) adalah orang Amerika aktris dan pengisi suara, yang dikenal karena peran suaranya yang sudah lama berjalan Sandy Cheeks di Acara TV Nickelodeon→ SpongeBob SquarePants.[1] Filmografi Televisi dan film Tahun Judul Peran Catatan 1987 Little Women Amy March Podcast[butuh rujukan ...

 

Artikel ini tidak memiliki referensi atau sumber tepercaya sehingga isinya tidak bisa dipastikan. Tolong bantu perbaiki artikel ini dengan menambahkan referensi yang layak. Tulisan tanpa sumber dapat dipertanyakan dan dihapus sewaktu-waktu.Cari sumber: Lareh – berita · surat kabar · buku · cendekiawan · JSTOR Lareh adalah suatu wilayah pemerintahan era tanam paksa Hindia Belanda setingkat kadipaten atau kabupaten sekarang ini yang dibentuk oleh pemerin...

 

Penyuntingan Artikel oleh pengguna baru atau anonim untuk saat ini tidak diizinkan.Lihat kebijakan pelindungan dan log pelindungan untuk informasi selengkapnya. Jika Anda tidak dapat menyunting Artikel ini dan Anda ingin melakukannya, Anda dapat memohon permintaan penyuntingan, diskusikan perubahan yang ingin dilakukan di halaman pembicaraan, memohon untuk melepaskan pelindungan, masuk, atau buatlah sebuah akun. Artikel ini bukan mengenai Googol atau Goggles. Google, LLC (en) Google LLC Logo ...

Mario MusolesiSoprannomeLupo NascitaVado di Monzuno, 1º agosto 1914 MorteMarzabotto, 29 settembre 1944 (30 anni) Cause della morteFerite riportate in combattimento Luogo di sepolturaSacrario dei Caduti di Marzabotto Dati militariPaese servito Regno d'Italia Forza armataRegio EsercitoResistenza partigiana ArmaFanteria SpecialitàCarrista Anni di servizio1935-361940-44 GuerreGuerra di EtiopiaSeconda guerra mondiale CampagneCampagna d'Italia (1943-1945) BattaglieLinea Gotica Comand...

 

Tears of the SunPoster teatrikalSutradaraAntoine FuquaProduserIan BryceMike LobellArnold RifkinDitulis olehAlex LaskerPatrick CirilloPemeranBruce WillisMonica BellucciCole HauserPenata musikHans ZimmerSinematograferMauro FiorePenyuntingConrad BuffPerusahaanproduksiRevolution StudiosCheyenne EnterprisesDistributorColumbia PicturesTanggal rilis7 Maret 2003Durasi121 menit142 menitNegaraAmerika SerikatBahasaInggrisAnggaran$75.000.000[1]Pendapatankotor$85.632.458[1][2]...

 

Russian politician You can help expand this article with text translated from the corresponding article in Russian. (February 2024) Click [show] for important translation instructions. Machine translation, like DeepL or Google Translate, is a useful starting point for translations, but translators must revise errors as necessary and confirm that the translation is accurate, rather than simply copy-pasting machine-translated text into the English Wikipedia. Do not translate text that appe...

Gianni Petrucci, presidente del Comitato olimpico nazionale italiano all'epoca dei fatti e fautore del lodo. Il lodo Petrucci è stato una procedura amministrativa di diritto sportivo disciplinata dall'articolo 52, comma 6 delle Norme Organizzative Interne Federali (NOIF) della Federazione Italiana Giuoco Calcio (FIGC),[1] che prevedevano che il titolo sportivo di una società calcistica, qualora la sua affiliazione fosse stata rifiutata, potesse essere conferita a una nuova società ...

 

American film director This biography of a living person needs additional citations for verification, as it includes attribution to IMDb. IMDb may not be a reliable source for biographical information. Please help by adding additional, reliable sources for verification. Contentious material about living persons that is unsourced or poorly sourced must be removed immediately, especially if potentially libelous or harmful. (March 2024) (Learn how and when to remove this message) Barbara KoppleK...

 

この記事は検証可能な参考文献や出典が全く示されていないか、不十分です。出典を追加して記事の信頼性向上にご協力ください。(このテンプレートの使い方)出典検索?: コルク – ニュース · 書籍 · スカラー · CiNii · J-STAGE · NDL · dlib.jp · ジャパンサーチ · TWL(2017年4月) コルクを打ち抜いて作った瓶の栓 コルク(木栓、�...

Pour les articles homonymes, voir Sioule (homonymie). la Sioule Le méandre de Queuille (Puy-de-Dôme). Cours de la Sioule. Caractéristiques Longueur 163,7 km [1] Bassin 2 458 km2 [2] Bassin collecteur la Loire Débit moyen 25,6 m3/s (Saint-Pourçain-sur-Sioule) [2] Régime pluvio-nival Cours Source émissaire du lac de Servières · Localisation Vernines (63) · Altitude 1 093 m · Coordonnées 45° 39′ 14″ N, 2° 52′ 04″ ...

 

金正男遇刺现场,位于吉隆坡第二国际机场 金正男遇刺事件,是2017年2月13日已故朝鮮勞動黨總書記金正日的長子,也是現任領導人金正恩的兄長金正男於吉隆坡第二国际机场被2名女子刺殺身亡的事件。 事件经过 2017年2月6日,一名持姓名为「金哲」的朝鲜民主主义人民共和国外交护照的男子搭機抵达马来西亚,在2月8日前往浮羅交怡並在浮羅交怡威斯汀酒店(The Westin Langkaw...

 

شركة ملاذ للتأمين التعاونيشركة ملاذ للتأمين التعاونيالشعارمعلومات عامةالبلد  السعودية التأسيس 2006 مالنوع شركة مساهمة سعوديةالشكل القانوني شركة مساهمة — شركة عمومية محدودة المقر الرئيسي مدينة الرياض ،  السعوديةموقع الويب malath.com.sa المنظومة الاقتصاديةالصناعة تأمين ا...

إبراهيم بن محمد بن صالح بن سنان معلومات شخصية الميلاد العقد 880  دمشق الوفاة 349 هـ/960مدمشق اللقب ابن الأركون الحياة العملية المهنة مُحَدِّث  تعديل مصدري - تعديل   أبو إسحاق إبراهيم بن محمد بن صالح بن سنان بن يحيى بن الأركون الدمشقي، من رواة الحديث الثقات، كان جده الأرك�...

 

Disambiguazione – Norm rimanda qui. Se stai cercando il nome proprio di persona maschile, vedi Normanno (nome). Voce principale: Arma dei Carabinieri. Nucleo RadiomobileStemma del reparto raffigurante la gazzella, simbolo di velocità Descrizione generaleNazione Italia Servizio Carabinieri RuoloControllo del territorioPronto interventoPubblica sicurezzaPolizia stradalePolizia giudiziaria DimensioneVario Guarnigione/QGTutte le 540 caserme italiane che ospitano un Comando Compag...

 

Voce principale: Eccellenza 2008-2009. Eccellenza Trentino-Alto Adige(DE) Oberliga Trentino-Südtirol2008-2009 Competizione Eccellenza Trentino-Alto Adige Sport Calcio Edizione 18ª Organizzatore FIGC - LNDComitato Regionale Trentino-Alto Adige Luogo  Italia Cronologia della competizione 2007-2008 2009-2010 Manuale Il campionato di Eccellenza Trentino-Alto Adige 2008-2009 è stato il diciottesimo organizzato in Italia. Rappresenta il sesto livello del calcio italiano. Questi sono i giro...

  هذه المقالة عن شخصية علاء الدين. لمقالات مشابهة، طالع علاء الدين (توضيح). علاء الدينمعلومات عامةأصيل في الشرق الأوسط موقع السرد الشرق الأوسط الشخصيات علاء الدينجني المصباحبدر البدور وقت أقرب سجل مكتوب 1709 تعديل - تعديل مصدري - تعديل ويكي بيانات   ميّز عن السندباد....

 

Industrial Automation Software A major contributor to this article appears to have a close connection with its subject. It may require cleanup to comply with Wikipedia's content policies, particularly neutral point of view. Please discuss further on the talk page. (July 2020) (Learn how and when to remove this message) Inductive AutomationCompany typePrivateFounded2003FounderSteve HechtmanHeadquarters90 Blue Ravine Road, Folsom, CA, United StatesKey peopleColby Clegg (CEO)Katharina Robinett (...

 

GR 571L’Amblève à NonceveuxLocalisationLocalisation  BelgiqueDésignationAutre nom Circuit des vallées de légendesType sentier de grande randonnéeTracéPoint de départ Comblain-au-PontExtrémité Comblain-au-PontLongueur 186 kmmodifier - modifier le code - modifier Wikidata Le sentier de grande randonnée 571 (GR 571 ou Vallées des Légendes, Amblève - Salm - Lienne) est un parcours pédestre de 186,3 km belge. Il résulte de la fusion des GR 571 ou GRA, Vallée de l'Ambl�...

Keuskupan EnsenadaDioecesis SinuensisDiócesis de EnsenadaKatolik LokasiNegara MeksikoProvinsi gerejawiProvinsi TijuanaStatistikLuas20.334 sq mi (52.660 km2)Populasi- Total- Katolik(per 2007)658.899621,346 (94.3%)Paroki23InformasiDenominasiKatolik RomaRitusRitus RomaPendirian26 Januari 2007 (17 tahun lalu)KatedralKatedral Bunda dari GuadalupeKepemimpinan kiniPausFransiskusUskupRafael Valdéz TorresUskup agungRafael Romo MuñozPetaSitus webdiocesisensena...

 

Ancient Cypriot art refers to all works of visual art originating from Cyprus in the Eastern Mediterranean from c. 10,000 BC to c. 330 AD.[1] During this period, various types of objects were produced such as domestic tools, weaponry, jewellery, and decorative figurines. This range of art attests to the blend of both native and foreign influences of ancient Egypt, Greece and Rome as they successively occupied the country. Artworks produced in ancient Cyprus incorporate almost all of t...