Ez da azido sulfurikoarekin nahastu behar.
Azido sulfurosoa (H2SO3)[1] edo azido (IV) trioxosulfurikoa sufre dioxidoa uretan disolbatzean sortzen den konposatu inorganikoa da, zehazki, oxoazidoa. Giro-tenperaturan egoera likidoan dago, ezegonkorra da eta sufre usain sendoa du; kimikako edo medikuntzako produktuak ekoizteko erabiltzen da, baita ere papera edo erreaktibo analitikoa ekoizteko eta petroliotik eratorritako produktuak fintzeko. Erreduzitzaile indartsua da eta kloroak kaltetutako materialetako orbanak zuritzeko erabili daiteke, besteak beste. Era naturalean ere sor daiteke, baldin eta sufre dioxidoa euri tantetan disolbatzen bada, hala, euri azidoa eraginez.
Ezaugarriak eta prestaketa
Laborategian prestatzeko, uretan disolbatutako sodio sulfitoari azido klorhidrikoa gehitu behar zaio, ondorengo ekuazio kimikoa jarraituz:
Sufre dioxidoaren uretako disoluzioetan Raman espektroskopiak soilik SO2 molekulari eta disulfito ioiari dagozkien seinaleak erakusten ditu. Seinale horien intentsitateak ondorengo oreka-ekuazioarekin bat datoz:[2]
; Ka = 1.54×10−2; pKa = 1.81
Zeinetan Ka azidotasun konstantea den.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak