4700 eta 4701
087
Eupen (frantsesez: Néau) Belgika ekialdeko hiria da (Liejako probintzia), Vesdre eta Helle ibaien bilgunean. 15.102 biztanle. Janari-industria, ehungintza eta industria elektrikoa ditu jarduera ekonomiko nagusi. Alemana da hizkuntza ofiziala.
1801 arte Linburgoko konderriaren barruan egon zen. Prusiako inperioko hiria izan zen 1919 arte, eta Belgikari lotu zitzaion Versaillesko Itunaren ondorioz.