Erromanikoa Katalunian

Sant Just i Sant Pastor de Soneko kanpandorrea (Pallars Sobirà).

Erromanikoa Katalunian hainbat adibidetan topatu daiteke, Pirinio aldeko baselizak izanda arlo artistiko honetan jatorrizko iturririk emankorrenak. Azken mendean, ordea, Bartzelonako Kataluniako Arte Museoan bildu dituzte pieza gehienak.

Artikulu honetan eskualdeka agertuko dira tenplu erromaniko nagusiak.

Adibideak eskualdeka

Sant Climent de Taüll.
Sakontzeko, irakurri: «La Vall de Boíko eliza erromanikoak»

La Vall de Boi udalerrian herrialde osoko adibiderik ospetsuenetarikoak ditugu ondorengo eliza hauetan:

  • Sant Feliu eta Sant Salvador de Barruera.
  • Santa Maria de Cardet
  • Santa Maria de Cóll
  • Nativitat eta Sant Quirc de Durro.
  • Sant Llorenç de Saraís.
  • Santa Eulàlia eta Sant Cristòfol d'Erill la Vall.
  • Sant Joan de Boí eta Sant Pere de Boí
  • Santa Maria, Sant Climent, Sant Martí eta Sant Quirc de Taüll.
  • Viceko katedralaren osagai batzuk.
Sant Cristòfol de Beget-en irudi ederra.
  • Santa Eulàlia d'Elnako katedrala.
  • Nostra Senyora de la Purificació (Bossost).
  • Sant Miquel de Vielha.
  • Sant Andreu de Salardú.
  • Santa Maria d’Arties.
  • Santa Eulàlia d’Unha.

Artistak

Erromanikoaren artista kataluniar nabarmenak ditugu, besteak beste, Arnau Cadell, Mestre de Cabestany, Pere de Coma eta Ramon de Bianya. Margolarien artean, bestela, Mestre de la conquesta de Mallorca, Mestre de Lluçà, Mestre de Pedret, Mestre de la Sala Capitular de Sixena, Mestre de Soriguerola, Mestre de Taüll eta Mestre del Judici Final.

Azpimarratzekoa da beste alde batetik Lleidako Eskola, 1149 inguruan Al Andaluseko artisau taldea izan zena eta, hiriko konkistaren ostean, eraikin kristauak dekoratzen lagundu zutenak. Batez ere Lleidako Seu Vellaren ateen eta Tàrrega eta Agramunteko atarien dekorazioan parte hartu zuten.

Azkenik, Ribagorçako Atelierrak eskualde hartan lan egin zuen XIII. mendean, eta euren lan ezagunak dira Gia, Cardet eta Sant Climent de Taülleko antependium-ak.

Kanpo estekak