Erorkinak edo aurriak gizakiek altxatutako eraikuntzen aztarnak dira, partzialki edo osorik eroriak.[1] Erorketa horien arrazoiak ugari izan daitezke: txikizioak, utzikeria, hondamendiak, gerrak...
Erorkin motak
Erorkinak mota askotakoak izan daitezke:
Herriak:Batzuk mundu osoan ezagunak dira, esaterako Ponpeiaren eta Erromatar foroaren erorkinak edo, Euskal Herrian, Andelos eta Otxate herrien aztarnak. Gerta daiteke ere horrelako erorkinak ur azpian egotea; hori da, adibidez, urtegi azpian gelditu diren herrien kasua, Euskal Herrian Ganboa udalerria, Uribarri Ganboako urtegiaren azpian edo Itoitz izen bereko urtegiaren azpian.
Mundu osoan daude eta baloratzeko garaian ikuspuntu ugari aipa daitezke: arkeologia, artea, parapsikologia, kondaira, antropologia, sinbolismoa. Asko babestuak daude eta informazio iturri garrantzitsua dira; beste batzuk, aldiz, kasik balore sentimentala besterik ez dute.