Langile eta sindikalista zen. 1924-1933 urteetan, diputatu komunista izan zen Reichstagen, eta alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten 1925ean. 1925 eta 1932 urteetako hauteskundeetan, 2 eta 4 milioi boto jaso zituen, hurrenez hurren.
Naziek gerra galtzear zeudela, Hitlerren agindu pertsonal baten ondorioz Buchenwaldekokontzentrazio-esparruan tiro batez hil zuten baina hala eta guztiz naziek gezurra esan eta Alemania Nazian aliatuen bonbardaketaren ondorioz hil zela ziurtatu zuten.