Lazkuako behatokia. Urederra ibaiko haranaren gaineko talaia paregabea da kareharrizko hormatzar natural batean "zizelkatutako" balkoi luze bat da. Malkorrak Eozenoko kareharriz osatuta daude (58-37 milioi urte). Bere jatorria itsasoko sedimentuetan dute eta ondorioz, erraza da horiek osatzen dituzten fosilak antzematea.[3]
Eraulgo artea (Quercus ilex). Zuhaitz hau 11 metro luze da eta 1,30 metro zabal enborreko diametroan. Nafarroako zuhaitz zaharrenetakoa da eta 500 urte baino gehiago ditu. "Gaztetxo" bat zen Gaztelak Nafarroa Garaia konkistatu zuenean. Eraul herriko kaletatik ikusten da ekialdera 500 metrora, Abartzuzara doan pistan, ermitako errebueltaren parean. Aspaldiko enbor indartsutik hiru adar nagusi ateratzen ziren, artean bi adartza zituen orain dela 20-30 urte. Gaur egun bakarra geratzen zaio eta desoreka horren ondorioz enborra zabal eta hustua erabat zabalduta dago eta okertuta geratzen den adar nagusi horren aldera. Hala ere zutik eta sendo dirau arte honek[4]. Bestalde, zuhaitz honen inguruan "Eraulgo artea" izenekoa familientzako audio-ipuina eta ilustrazioa egin ziren 2022ko ekainean.