Artikulu hau jainkosari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eos (argipena)».
Antzinaro klasikoan, Eos[1] (joniar eta homeriar grezieraz ἨώςĒōs, atikarrean ἝωςÉōs, "egunsentia", ɛːɔ̌ːs edo héɔːs ahoskatua; eoliarrean ΑὔωςAúōs, doriarrean ἈώςĀṓs) egunsentiaren jainkosa eta titana zen. Mundua inguratzen zuen ozeanoaren ertzeko bere etxetik irteten zen bere anaia Helios, Eguzkia, iragartzeko.
[...] Hura hilez gero, gu ere hantxe hilko ginen, ez baikenuen nahikoa indarrik leizaren ahoko harria mugitzeko. Hala bada, Eos jainkosaren zain geratu ginen, negarrez. Eosek hatz gorriztak erakutsi zituenean, ziklopeak sua egin zuen [...]
[...] Eos, goizean jaiotzen dena, agertu zenean, sokak askatu eta itsasgoratzeko agindua eman nuen, eta arraunka urrundu ginen, heriotzetik ihesi, lagun galduengatik saminez. [...]