Emuen Gerra edo Emuen Gerra Handia[1] (ingelesez: Emu War)bizitza basatia kudeatzeko operazio militar bat izan zen, Australian1932ko amaieran burutua, Mendebaldeko AustraliakoCampion barrutian erotuta omen zeuden emu emeen kopuruagatiko kezka publikoari erantzuteko. Emuen populazioa geldiarazteko saiakera hutsala izan zen; hegan egiten ez duen Australiako hegazti handi honen aurka Lewis pistoladun soldadu armatuak erabili zituzten eta, ondorioz, hedabideek "Emuen Gerra" izena eman zioten. Hegazti batzuk hil zituzten arren, emuen populazioak iraun egin zuen, eta uztak suntsitzen jarraitu zuen.
Aurrekariak
Lehen Mundu Gerraren ondoren, Australiako soldadu beterano ugari, britainiar beterano batzuekin batera, Mendebaldeko Australiako landa-eskualde batean kokatu ziren. 1929an Depresio Handia hasi zenean, nekazari horiek beren gari-sailak handitzera animatu ziren, gobernuak sorospen moduan laguntza ekonomikoak emango zutela esaten zuten bitartean. Baina inoiz ez ziren gauzatu laguntza ekonomiko hauek. Gomendioak eta agindutako dirulaguntzak egon arren, gariaren prezioek behera egiten jarraitu zuten, eta 1932ko urrian arazoak areagotu egin ziren nekazariek, sasoiko uztari ekiteko prestatzen ari zirela, garia emateari uko egiteko mehatxua egin zutenean.[2]
Nekazariek aurre egin beharreko zailtasunak areagotu egin ziren 20.000 emu[3] iritsi zirenean. Emuak aldizka migratzen dira beren kumatze-garaiaren ondoren, barnealdeko eskualdeetatik kostaldera joanez. Emuek aurkitu zuten landutako lurrak leku ona zirela bizitzeko, eta landa-lurraldean sartzen hasi ziren, batez ere Chandler eta Walgoolan inguruko nekazaritza-lur marjinaletan. Emuek uztak jan eta hondatu zituzten, aurretik kalitate oso txarrekoak baitziren. Gainera, zulo handiak sortu zituzten untxiak igarotzea eragozteko erabiltzen ziren hesi berezi batzuetan, Australian izurrite bat direnak, eta horrek arazo nabarmenak eragin zituen.[4]
Nekazariek hegaztiei buruzko kezkak azaldu zituzten, laboreak suntsitzen baitzituzten, eta soldadu ohien ordezkaritza bat bideratu zen Sir George PearceDefentsaministroarekin biltzeko. Lehen Mundu Gerran zerbitzatu ondoren, kolonoek jakin bazekiten metrailadoreak eraginkorrak zirela, eta haiek ematea eskatu zuten. Ministroa ados egon zen, baina baldintzekin: armak militarrek erabili behar zituzten, eta tropen garraioa Mendebaldeko Australiako gobernuaren bidez finantzatuko zen, eta nekazariek janaria, ostatua eta ordainketa emango zituzten munizioengatik.[5] Pearcek ere hedapenaren alde egin zuen, hegaztiak soldaduentzat tiro-praktika[6] egokia izango zirela argudiatuz, nahiz eta orain argudiatu den gobernuko politikari batzuek operazio hori Mendebaldeko Australiako nekazari desolatuentzako propaganda-pizgarri gisa ikusten zutela; horregatik, Fox Movieko argazki-zuzendari bat ere bidali zen.
Garapena
Partehartze militarra 1932ko urrian hasi behar zen. "Gerra" Gwynydd Purves Wynne-Aubrey Meredith agindupean burutu zen Australiako Errege Artilleriaren maiorra. Honek, bi Lewis[7] metrailadorez eta 10.000 kartutxoz armatutako soldadu pare batzuen burua zen. Operazioa, hala ere, euri-aldi batengatik atzeratu zen, eta, horren ondorioz, emuak eremu zabalago batean sakabanatu ziren. 1932ko azaroaren 2an atertu zuen euriak eta orduan bai zabaldu ziren tropak nekazariei laguntzeko aginduekin. Espedizioan Pickering Brookeko hiru gazte ere sartu ziren operazioaren berri entzutean tartean sartzea erabaki zutenak, Vic eta Bert Francias anaiak eta haien lagun Ray Owen, Campioneraino joan zirenak Chevy kamioi batean.[8]
Lehen saiakera
Azaroaren 2an, gizonak Campionera joan ziren, eta berrogeita hamar emu inguru atzeman zituzten. Maiorrak tropeleko bi gizon bildu zituen, S. McMurraysarjentua eta J. O 'Halloran artilleriakoa, helburuei erasotzeko. Hegaztiak armen tiramenetik kanpo zeudenez, bertako kolonoak emuak enboskada batera erakartzen saiatu ziren, baina txoriak talde txikitan banatu ziren eta lasterka joan ziren, eta ezinezkoa izan zen haiei asmatzea. Hala ere, metrailadorearen lehen boladak ez baitziren eraginkorrak izan urruntasunagatik, bigarren tiro sail batek hegazti kopuru txiki bat hiltzeko gai izan zen. Geroago, egun berean, talde txiki bat aurkitu zuten, eta dozena bat hegazti inguru hil zituzten.