Emmeline Pethick-Lawrence

Emmeline Pethick-Lawrence

Bizitza
JaiotzaClifton (en) Itzuli eta Bristol1867ko urriaren 21a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaBristol
Weston-super-Mare
Londres
Dorking
HeriotzaGomshall (en) Itzuli1954ko martxoaren 11 (86 urte)
Familia
AitaHenry Pethick
Ezkontidea(k)Frederick Pethick-Lawrence, 1st Baron Pethick-Lawrence (en) Itzuli  (1901eko urriaren 2a -  ezezaguna)
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, sufragettea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta editorea
Enplegatzailea(k)Votes for Women (en) Itzuli  (1907 -  1914)
KidetzaEmakumeen Batasun Sozial eta Politikoa
Espérance Club (en) Itzuli
Women's Freedom League (en) Itzuli
Women's International League for Peace and Freedom (en) Itzuli
Open Door Council (en) Itzuli
Six Point Group (en) Itzuli
United Suffragists (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Laborista

Emmeline Pethick-Lawrence, Pethick-Lawrence baronesa (Clifton, 1867ko urriaren 21a - Gomshall, Surrey, 1954ko martxoaren 11) sufragista britainiarra zen.

Biografia

13 senidetatik bigarrena zen, zortzi urterekin barnetegi batera bidali zuten. Aita negozio-gizona zuen.

1891tik 1895era sister of the people gisa (herriaren ahizpa) lan egin zuen Londres Mendebaldeko misio metodista baterako, Cleveland Hallen, Fitzroy Squaretik gertu. Mary Neal lagundu zuen misioko nesken kluba zuzentzen. 1895eko udazkenean, bi emakumeek establezimendu hura utzi eta Espérence Club sortu zuten. Emakumezkoen klub hori ez zegoen misioaren mugen mende, eta dantza eta antzerkia esperimentatu zitezkeen.[1]

Constance Bulwer-Lyttonekin, Maison Espérence etxea sortu zuen, gutxieneko soldata, zortzi orduko lanaldia eta oporren programa eskaintzen zituen joskintzako kooperatiba. 1901ean, Frederick Pethick-Lawrence politikari laboristarekin ezkondu zen. Suffrage Societyko kidea zen, eta Emmeline Pankhurst buruzagi sufragistari aurkeztu zioten, 1906an. Women's Social and Political Union-en (WSPU) diruzain bihurtu zen, eta sei urtean 134.000 libera bildu zituen.

Senarrarekin batera, Votes for Women (Bozka emakumeentzat) argitalpena kaleratu zuen, 1907an. 1912an, bikotea konspirazioagatik atxilotu eta kartzelaratu zuten, leihoak apurtu zituzten manifestazioen ondoren, nahiz eta pertsonalki ez zeuden ados ekintza modu horrekin. Askatu ondoren, WSPUtik bota zituzten Emmeline Pankhurstek eta haren alaba Christabelek, erakundearen aktibismo erradikalari buruz zuten desadostasunagatik. Gero, United Suffragists-ekin elkartu ziren. Emmeline Pethick-Lawrence 1915eko Bakearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Biltzarrean izan zen, Hagan. 1918ko hauteskunde legegileetan, Manchester Rusholmeko barrutiko hautagai laborista izan zen, baina ez zuten hautatu. Kibbo Kift talde bakezalean parte hartu zuen.

1938an, bere memoriak argitaratu zituen, Lehen Mundu Gerraren bezperan sufragisten mugimenduaren erradikalizazioari buruzkoak bereziki.[2]

1945ean, Lady Pethick-Lawrence bihurtu zen, senarra baroi bihurtu zenean.

Herri-kulturan

Judy Chicago artistaren The Dinner Party (1974-1979) lanean aipatutako emakumeetako bat da.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Judge, Roy. (1989). «Mary Neal and the Espérance Morris» Folk Music Journal 5 (5): 548..
  2. Emmeline Pethick-Lawrence (1938) : My Part in a Changing World. London 1938.

Ikus, gainera

Bibliografia

  • Elizabeth Crawford, « Pethick-Lawrence, Emmeline (1867-1954) », dans The Women's Suffrage Movement. A Reference Guide 1866–1928, Londres, Routledge, 2001 (ISBN 0415239265), or. 534-540.
  • (en) Brian Harrison, « Lawrence, Emmeline Pethick-, Lady Pethick-Lawrence (1867–1954) », dans Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press, 2004 (linean irakurri )

Kanpo estekak