Emily Atef
| Emily Atef | |
|---|---|
(2018) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Berlin, 1973 (52/53 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, aktorea, zinema aktorea eta errealizadorea |
Parte-hartzailea
| |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Emily Atef (Berlin, Alemania, 1973ko maiatzaren 6a) alemaniar-frantziar film-zuzendari, gidoilari eta ekoizlea da.[1][2][3][4]
Bizitza
Zazpi urte zituela, Atef Berlindik Los Angelesera joan zen bizitzera, bere guraso frantziar-iraniarrekin eta neba Cyril Atef bateria-jotzailearekin.[5][6] 13 urte zituen Frantziara bizitzera joan zirenean. Hantxe amaitu zuen eskola, eta gero Londresera joan zen Londresko antzerki eszenan aktore lanetan jarduteko. Berlinera itzuli zen Deutsche Film und Fernsehakademie Berlin entzutetsuan zinema-zuzendaritza ikastera.
Lan ibilbidea
Bere lehen film luzeak, Molly's Way, Esther Bernstorff-ek idatzi zituen hurrengo bi film luzeekin batera, aurrerapen sari bat jaso zuen Filmfest München-en (Municheko Zinemaldia), 2005ean, gidoi onenari, eta Epaimahaiaren Sari Nagusia Mar de Platako Zinemaldian, baita beste sari batzuk ere.[7]
Bere bigarren film luzea, The Stranger in Me, erditze osteko depresioa pairatzen duen ama gazte bati buruzkoa da, eta hainbat sari jaso zituen eta Canneseko Zinemaldiko Kritikaren Nazioarteko Astean proiektatu zen.[8][9]
Gero, Canneseko Cinéfondation delakoaren beka bat lortu zuen, Les Films du Losange Kill taldeak banatzen duen Kill me bere hurrengo filma idazteko erabili zuena. Atefek Königin der Nacht (euskaraz: Gaueko erregina) telebistarako lehen filma zuzendu zuen, Oihan Beltzean ARDrentzat 2016an filmatutako familia drama bat.[10] Urte berean, Wunschkinderren benetako istorio bat zuzendu zuen, bikote batek Errusian haur bat adoptatzeko egin zuen ahalegin izugarriari buruzkoa.[11] Grimme Dorothee Schön sariaren irabazleak idatzia eta X Filme Creative Pool-ek ekoitzia. Polonian eta Berlinen grabatu zen filma. 2017 urtean, telebistako drama bat zuzendu zuen, Macht euch keine Sorgen (euskaraz: Ez kezkatu, ondo nago), ZeroOne Film-ek ekoiztutako ARDrako, 19 urteko semea ISISen parte izateko Siriara joan zela jakin zuen aita bati buruzkoa.[12] Filma 2017ko udazkenean estreinatu zen 51's Hof International Filmfestival jaialdian eta Alemaniako telebistan eman zen 2018 urtean.[13]
2017 urtean, Emily Atefek 3 Days in Quiberon (euskaraz: 3 egun Quiberonen) izenburuko film luzea idatzi eta zuzendu zuen, Romy Schneider Europako izar garrantzitsuenetako baten hiru egun hunkigarri deskribatu zituena. Romyk Alemanian egin zuen azken elkarrizketa, 'Stern' aldizkarian hain zuzen ere.[14] Filma Berlingo Nazioarteko[15] 68. Zinemaldiko lehiaketa sailean estreinatu zen, eta Urrezko Hartza lortzeko lehiatu zen. 3 Days in Quiberon filmak irabazi zituen 2018an Alemaniako Akademiaren sariak, eta zazpi Lola eraman zituen etxera: Urrezko Lola film onenarena, Atefek zuzendari onenarena, Marie Bäumer aktore nagusiarena Birgit Minichmayr eta Robert Gwisdek bigarren mailakorenak eta Christoph M. Kaiser eta Julian Maas musikagilearenak.[16]
Filmografia

Zuzendari
- 2003: From XX to XY. Fighting to Be Jake
- 2004: Asyl
- 2005: Molly's Way
- 2008: L'Êanger en moi (Das Fremde in mir)
- 2012: Tue-moi (Töte mich)
- 2017: Wunschkinder
- 2017: Königin der Nacht
- 2018: Hiru egun Quiberonen (3 Tage in Quiberon)
- 2018: Le Fils perdu
- 2020: Jackpot
- 2022: More Than Ever
Aktore
2004: Marseille
Sariak
- Transilvania International Film Festival Töte mich (Tue-moi) filmarengatik 2012an
- Alemaniako Independentziaren Sariak The Stranger in Me (euskaraz: Arrotza nigan) filmarengatik[17]
- São Paulo International Film Festival. The Stranger in Me.
- Otto Sprenger saria, The Stranger in Me pelikularengatik.
Erreferentziak
- ↑ «Berlinale | Archive | Annual Archives | 2018 | Programme - 3 Tage in Quiberon | 3 Days in Quiberon» Berlinale.de.
- ↑ The Stranger In Me. .
- ↑ «Emily Atef • Director» Cineuropa – the best of european cinema.
- ↑ Barraclough, Leo. (2015-02-11). Berlin: '3 Days in Quiberon' Takes Berlinale Co-Production Market Prize. .
- ↑ «Emily Atef – Festival Scope: Festivals on Demand for Film Professionals World Wide» pro.festivalscope.com.
- ↑ Tue moi Toete mich. .
- ↑ «Noch ein Festivalpreis für Emily Atefs "Molly's Way"» Die Welt 2006-03-19.
- ↑ «Emily Atef • Directora - Entrevista» Cineuropa - lo mejor del cine europeo.
- ↑ The Stranger In Me (Das Fremde In Mir). 22 May 2008.
- ↑ «Königin der Nacht» Erstes Deutsches Fernsehen (ARD).
- ↑ «"Es sollte bewusst kein Film über Adoption werden" | FilmMittwoch im Ersten» Erstes Deutsches Fernsehen (ARD).
- ↑ Drehstart für das WDR/ARD-Familiendrama "Macht euch keine Sorgen"|. .
- ↑ Macht euch keine Sorgen. October 2017.
- ↑ 3 Days in Quiberon Takes Berlinale Co-Production Market Prize. 2015-02-11.
- ↑ Berlin Film Festival Fleshes Out Competition Lineuphttp. 2018-01-15.
- ↑ 3 Days in Quiberon wins 7 Lolas at German Film Awards. 1 May 2018.
- ↑ Meza, Ed. (2008-09-15). Oldenburg fest honors 'Stranger'. .
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.