Emakume Bionikoa (ingelesez: The Bionic Woman) 1970eko hamarkadako zientzia-fikziozko estatubatuar telesaila bat da. Protagonista nagusia Lindsay Wagner aktorea zen. Aurretik pantailaratu zen eta Lee Majors aktoreak antzeztutako The Six Million Dollar Man ("Sei Milioi Dolarretako Gizona") telesailaren jarraipena da, bitxia dirudien arren, gizonezko protagonista zuen telesaila hark baina oraindik arrakasta gehiago lortu zuelarik. 1976ko urtarrilaren 14an ABC telebista katean estreinatu zen, 1977an eta amaierarte NBC katean aireratu zelarik.
1980ko hamarkadan Euskal Herrian euskaraz ETB1 kateak aireratu zuen.
Telesailaren istorioa istripu larria izan zuen emakume gazte tenislari baten ingurukoa zen, istripuaren ondoren gorputzean osagai bionikoa txertatuko dizkiote: bi hanka bioniko, eskuin beso bionikoa, eta begi eta entzumen bionikoak... ondorioz berebiziko abiaduran korrika eta jauzi ikaragarriak egin, eskuin besoko indar izugarria, eta ikusmen eta entzumen harrigarriak izango ditu.
2007an Bionic Woman izeneko berregokitzapena aireratu zen, honako honetan Michelle Ryan ingeles aktoreak antzeztu zuelarik, horretarako estatubatuar ahoskera ikasiz.
Aktoreak
Kanpo estekak