Elizabeth Casillas Valbuena

Elizabeth Casillas Valbuena
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1986 (37/38 urte)
Herrialdea Bizkaia
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta komiki gidoilaria

Elizabeth Casillas Valbuena (Bilbo, Bizkaia, 1986) kazetaria, komikien alorreko eragilea eta komiki gidoilaria da.

Bizitza

Kazetaritzan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean,

2013 urtean Cactus aldizkari kulturalaren sortzaileetako bat izan zen: komikiari buruz idazten du bertan eta baita Cuco/Cuadernos de Cómic aldizkarian, El Correo egunkariko 'Territorios' gehigarian, Mincho, Rockdelux, Jot Down, Z, El Balanzin. Bertan, literatura, artea, komikiak eta feminismoak lantzen ditu. Komikiei buruz hitz egiten eta idazten laguntzen du hainbat komunikabidetan. Todas nosotras (Astiberri, 2020) filmaren gidoilaria da, Higinia Garayren marrazkiekin, eta El Salvadorreko abortuaren errealitate latza erretratatzen du.[1]

2016an Jóvenes y blasfemas jaialdia zuzendu zuen. Jaialdi horren helburua, espiritu feministarekin, komikien eta bideojokoen industrietan emakumearen presentzia ospatzea da. Joker liburu-dendako Nobela Grafikoaren Kluba koordinatzen du eta kulturaren inguruko ekitaldiak dinamizatzen ditu. Komikiak, literatura eta feminismoak ardatz hartuta, interes kultural minimoa erakusten duen guztiaz idazten du.[2]

Argitalpenak

  • Berriro jaio/Volver a brotar. 2022 urtean Josune Urrutiaren irudiekin Mugen Gainetik elkartearen enkarguz.
  • Las palabras que empiezan por A. [4]
  • Pura suerte fanzinerako istorio bat sortu zuen Astiberriren 20. urteurrena ospatzeko Josune Urrutiarekin irudiekin.

Ikastaroak

  • Que es una novela grafica.[5]

Erreferentziak

  1. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Libros de Elizabeth Casillas. Biografía y bibliografía» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  2. «ELIZABETH CASILLAS VALBUENA» Fundación BilbaoArte Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  3. Todas nosotras. .
  4. Bazán, Cristina. (2022-06-10). «"La palabra que empieza por A", un cómic para poner fin "al tabú del aborto"» EFEMINISTA (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  5. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2020-01-16). «Elisabeth Casillas: '¿Qué es una novela gráfica?'» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).

Kanpo estekak