El tiempo entre costuras Boomerang TVk sortutako telesaila da, 2013 eta 2014 artean Antena 3ek igorri zuena. María Dueñasen izen bereko eleberrian oinarrituta dago.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1934. urtean, Sira Quiroga Madrilgo auzo peto-peto bateko jostun gaztea da, eta bizitza osoa eman du bere amarekin, Doloresekin, Manuela andrearen goi-mailako joskintzako tailerrean. Sirak 1936ko estatu-kolpea baino hilabete batzuk lehenago utzi zuen Madril, ia ezagutzen ez zuen gizon batekin joateko, Ramiro Arribasekin. Baina eromenez maitemindu eta, horregatik, Ignacio mutil-laguna utzi eta ama bakarrik utzi du. Elkarrekin Marokora bidaiatuko dute eta Tangerren biziko dira.
Pertsonaiak
Kanpo estekak