Jesus Ilundain Zaragueta (Jarauta kalea, Iruñea, 1931ko martxoaren 21a - Ibidem, 2024ko abenduaren 11a[1] [2]), ezagunagoa El Tuli ezizenaz, sanferminzale handia eta Los del Bronce peñako 1. bazkidea zen. 2016ko Sanferminetako txupinazoa botatzeko hautatu zuten, Iruñeko Udalak antolatutako herri bozketan.[3]
El Tuli-k Sanferminetako jarduera askotan parte hartzen zuen. Karrikaz karrika ibiltzen zen peñako txarangarekin, uztailaren 7ko prozesioan ateratzen zen, San Ferminen Gorteko kidea baitzen, eta zezenketa guztietara joaten zen. Horrezaz gainera, berak hasi zuen entzierroaren aurretik goizero San Fermini egiten zaion kantuaren ohitura.[4] Bera izan zen Santo Domingon entzierroaren aurretik santuari kantatzeari ekin zion lehena. Askotan kontatu duenez, bapateko okurrentzia izan zen, bere umore onaren seinale ere bai. Egun batean belauniko jarri eta Bronce peñako abestiaren doinua hartuta ‘A San Fermin pedimos’ asmatu zuen... gaur arte, orain euskaraz ere, heldu den kantua.[5]
Aurreko astean bere emaztea zendu zen, Paquita de la Fuente, eta kolpe latza izan zen hori Jesus Ilundainentzat.
Erreferentziak
Kanpo estekak