Nekazaritza-erabilera intentsiboa duten eremuetan gero eta zailagoa da putzuak aurkitzea, batez ere arauen eskakizunekin bat datorren ura dutenak. Bereziki nitratoen eta nitritoen balioek, konposatu fitosanitarioen kontzentrazioez gain, askotan baimendutakoaren atalasea gainditzen dute. Arrazoia ongarri mineralen erabilera masiboa edo minden filtrazioa izan ohi da. Horrela gehitutako nitrogenoa, landareek asimilatzen ez dutena, lurzoruko mikroorganismoek nitrato bihurtzen dute, eta, ondoren, euri-urak maila freatikora eramaten du. Beste ingurumen-kutsatzaile batzuk ere arriskuan jartzen dute edateko uraren hornidura, hala nola petrolioaren eratorriak isurtzea, meategietako lixibiatuak, etab. Hauek dira ura ez edateko arrazoiak:
Munduan 2017an, biztanleria guztiaren %90k edateko ura eskura dauka. Hala eta guztiz ere, munduko herritarren %71k edateko ura mugarik gabe kontsumitu dezake eta 2 bilioi lagun ura kutsatuta edaten dute [5]. Ur kutsatu horrek gaixotasun infekziosoak sortzen ditu, hala nola, kolera, sukar tifoide eta gastroentiritis.
Kostua
Nagusiki hauek dira uraren kostuan eragina duten faktoreak:
Edateko uraren arazketa prozesua.
Uraren garraioa iturritik kontsumo-punturaino.
Uraren biltegiratzeak.
Nazio Batuen Erakundearen aburuz, uraren kostua ez luke gainditu behar etxeko diru-sartzeren %3[6]. Baina, adibidez, Papua Ginea Berrian, beharrezkoa da batez beste etxeko diru-sartzeren %54ren truke 50 L ur lortzeko[7]. WaterAidGKE garatzear daude herrialdeetan edateko ura bermatzeko lan egiteaz gain, bertako jendea hezi egiten du osasun eta higiene arloetan. WaterAidek 26 herrialdeetan dihardu, esate baterako, Papua Ginea Berria, India, Nepal eta Tanzania.[8]
Iturriak
Lurraren %70 urez osatuta dago eta soilik ur horren %2,8 ur geza da. Beste guztia %97,2a ur gazia da.
Edateko ura lortzeko iturri naturalak hauexek dira[9]:
Edateko uretan fluorra gehitzen da kotzentrazio txikietan txantxarra saihesteko. Halere, kontzentrazio handietan, fluoruroak toxikoak dira kaltzioko fluoruroa prezipitatu egiten delako eta zenbait entzimenkinerreakzionatzean konposatu metaliko toxikoak sortu dezaketeelako.
Bestalde, frogatuta dago nitratoak bakarrik ez direla kantzerigenoak. Hala eta guztiz ere, nitratoak amida edota aminekin erreakzionatzean konposatu N-nitrosoak sortzen dituzte, nitrosakzio deritzona. Konposatu hauek, N-nitrosoak, kantzerigenoak dira eta gizakien organismoan zein elikagaien heltzean sortzen dira.
Zink
Zinkaren presentzia uretan industria jarduera eta hodi galbanizatuennarriaduraren ondorioz da. Galbanizazio prosezuan zink ez ezik, berun eta artseniko erabili ohi dira, beraz, konposatu hauek ere ager daiteke. Zink metal toxikoa da.
Berun
1986 baino lehen, ura garraiatzen zuten hodi guztiek berunez eginda zeuden. Beruna metal toxikoa da kontzentrazio txikietan. Azken urteotan hodi hauen narriadurak direla medio, berunezko hodiak kendu dira eta polibinil klorurokoak jarri dira.[10]
Araudia
Estandarizaiorako Nazioarteko Erakundeak edateko urarekin zerikusia duten zerbitzu jardueren ebaluaziorako eta hobekuntzarako jarraibideak argitaratu ditu, hala nola, ISO 24510.
Europar Batasuna
EBk ezartzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 98/83/EE Zuzentaraua, 1998ko azaroaren 3koa, giza kontsumorako uren kalitateari buruzkoa da. Kontuan izanda araudi hau argitaratu zenetik 20 urte baino gehiago igaro direla, 2015/1787 (EB) Zuzentaraua, 2015eko urriaren 6koa, Kontseiluaren 98/83/EE Zuzentarauaren II. eta III. eranskinak aldatzen ditu[11].
Bestalde, 2000/60/EE Zuzentaraua, Uraren Ezparru Zuzentaraua, Europar Parlamentuaren eta Kontseiluarena, urriaren 23koa, Uraren politikaren arloan jarduteko europar ezparrua ezartzen du.
Espainia
Giza kontsumorako urari buruzko funtsezko legeria honako hauek dira: 140/2003 Errege Dekretua, otsailaren 7koa, giza kontsumorako uraren kalitateari buruzko osasun-irizpideak ezartzen dituena, eta hura aldatzen duten errege-dekretuak; 314/2016 Errege Dekretua, uztailaren 29koa, eta 902/2018 Errege Dekretua, uztailaren 20koa.[12]
Euskal Autonomi Erkidegoa
EAEnURAk (Uraren Euskal Agentzia) urarekin lotuta dagoen legeria eta araudia ezartzen du. Giza kontsumorako bideratutako honako hau da: 1/2006 LEGEA, ekainaren 23koa, Urarena. [13]
Erreferentziak
↑Winkel, L.; Berg, M.; Amini, M.; Hug, S.J.; Johnson, C.A.. (2008). «Predicting groundwater arsenic contamination in Southeast Asia from surface parameters» Nature Geoscience (1): 536–542. doi:10.1038/ngeo254..