Edale santuaren kondaira

Edale santuaren kondaira
Datuak
IdazleaJoseph Roth (1939)
Argitaratze-data1939
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaDie Legende vom heiligen Trinker
Hizkuntzaalemana
Herrialdea Austria
Euskaraz
IzenburuaEdale santuaren kondaira
ItzultzaileaMatías Múgica
Argitaratze-data2001
BildumaLiteratura saila
Orrialdeak95
ISBN8487484395

Edale santuaren kondaira (Die Legende vom heiligen Trinker) Joseph Roth idazle judu austriarrak 1939an idatzitako eleberri labur bat da. Hil baino pixka bat lehenago amaitu zuen Rothek liburua eta hil ondoren argitaratu zuten.

Argumentua

Andreas Kartak Sena ibaiko zubipeetan lo egiten duen arlote bat da. Arratsalde batean ongi jantzitako jaun batek berrehun libera ematen dizkio honako baldintzarekin: Sainte Marie des Batignolles elizan dagoen Teresa Lisieuxekoari itzultzeko dirua, berak nahi duenean. Andreasek dirua itzuliko duela hitzematen dio jaunari, eta hitza betetzen gogoz saiatzen da.

Pertsonaiak

  • Andreas Kartak: protagonista. Jaiotzez Poloniakoa, meatzeetan lan egitera Frantziaratua.
  • Jaun zahar ongi jantzia: berrehun libera ematen dizkio Andreasi, bi aldiz. Bigarren aldian ez du ezagutzen Andreas.
  • Karoline: Andreasek ostatu hartu zuen etxeko andrea. Berataz maitemindu zen Andreas. Senarrak Karolineri tratu txarrak ematen zizkionez, Andreasek senarra hil zuen eta bi urteko kartzela eman zioten. Berarekin dirutza gastatzen du Andreasek, dirua itzuli ordez.
  • Kanjak: Andreasen eskola laguna eta futbolari ospetsua. Asko laguntzen dio Andreasi.
  • Gaby: Cannesko kasinoko dantzaria. Berarekin asteburu bat pasatzen du Andreasek, eta dirutza gastazen du.
  • Woitech: Andreasen lankide ohia. Ez dio uzten Andreasi dirua itzultzen. Berarekin ere dirutza gastatzen du.
  • Teresa: neska gazte bat. Andreasek Teresa Lisieuxekotzat jotzen du.

Kanpo estekak