Eckhart von Hochheim (Hochheim, Turingia, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1260 – Avignon, Frantzia, 1328), izengoitiz Eckhart Maisua[1] (alemanez: Meister Eckhart), alemaniar domingotarra eta teologo mistikoa izan zen, garaiko eskolastikaren joeraren aurka, fedea modu espekulatiboan justifikatzeko ahaleginagatik ezaguna.
Bizitza
Kolonian ikasi zuen, non Alberto Handiaren ikasle izan bide zen. Parisko Unibertsitateko ikasle eta irakaslea izan zen 1300. urtearen inguruan, eta 1302an doktore izendatu zuen Bonifazio VIII.a aita santuak. Saxoniako (1304) eta Bohemiako (1307) domingotarren abadeburu izan zen. Rhin aldeko higikunde mistikoa bultzatu zuen. 1326. urtean, Koloniako artzapezpikuak auzitara eraman zuen, Pseudo Dionisiori hartu zizkion zenbait dotrina neoplatoniko zirela eta. Arimak Jainkoaren esentzia nola bilatzen duen, eta izakien sorreraren auzia izan ziren berak sakondu zituen gaiak. 1329an, Joan XXII.a aita santuak gaitzetsi zituen teoria haiek In agro dominico bulan.
Erreferentziak
Kanpo estekak