Dragoiaren gidaria (alemanez: Drachenreiter) 2020ko Tomer Eshed israeldar zinema zuzendarien marrazki bizidunetako filma da. How to Train Your Dragon arrakastako trilogiaren kopia moduko bat da produktu aleman hau, haiek ere animaziozko lanak izan zirelarik[1].
Zineuskadik eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatutako Zinema Euskaraz programari esker, filma euskaraz ikusi ahal izan zen zinema aretoetan.[2]
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Firedrake dragoi gaztea da, gizakiengandik basoan ezkutatzen ibili beharraz nekatuta dagoena eta leinuko nagusiei jada benetako dragoia dela erakusteko irrikan dagoena.
Gizakiak dragoien azken babeslekua suntsitzeko zorian daudenean ekingo diote Firedrakek eta bere lagun Gorritxok, ezkutuan, Zeruaren Ertzaren bila joateko abenturari. Kondaira batek dioenez, bertan dago dragoien santutegia. Bilaketa-bidaia horretan, Firedrakek eta Gorritxok Ben ezagutuko dute, eurekin bat egingo duen kaleko mutil umezurtza. Baina laster igarriko diote ez doazela bakarrik... Zatartor atzetik doakie-eta. Munstro izugarri ikaragarria da, eta asmo bakarra du: Lurreko dragoi guztiak aurkitu eta akabatzea.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak