Dorre kobazulotxoko hezurra |
---|
|
|
|
|
|
|
|
Dorre kobazulotxoko hezurra Oiartzungo Dorre kobazulotxoan aurkitutako Paleolitoko arte higigarri adibide bat da.
Zazpi irudi ditu kubito batean landuak, nahiz eta osoak ez izan, bi lerrotan kokatuak: goialdean, orein bat, zaldi bat eta ahuntz bat; behealdean, sarrio bat, uro bat, ahuntz bat eta antropomorfo bat.
Agerpen honen ondoan zeinu ugari azaltzen dira animalia-irudiekin antolatuak. Pieza hau bere ingurune arkeologikotik at azaldu da, kobazuloan historiaurreko aztarnategiren bat ba ote zegoen jakiteko azaleko miaketan ari zirela. Joxe Migel Barandiaranek eta Jesus Altunak bere azterketan adierazi zutenez, Azken Madeleine aldiari dagokiona omen dirudi eta Pirinioen gaineko eskolarekin hobeto uztartzen omen da Santander eta Asturiaskoekin baino. Juan Maria Apellanizen ustez Isturitzeko azagaia baten egile berarena izan daiteke.[1]
Erreferentziak
- ↑ Apellaniz, J. M.. (1982). El arte prehistórico del Pais Vasco y de sus vecinos. Bilbo, 37 or..
Ikus, gainera
Kanpo estekak