Dorothy Thopmson (Lancaster, New York, 1893ko uztailaren 9a - Lisboa, Portugal, 1961eko urtarrilaren 30a) estatubatuar kazetaria, idazlea, sufragista eta feminista izan zen. Berlingo korrespontsala izan zen eta Alemaniatik kanporatu zuten lehen kazetari atzerritarra.[1]
Biografia
Ministro metodista baten alaba zen, eta Chicagoko Lewis Institute-an eta Siracusako Unibertsitatean ikasi zuen. Han graduatu zen eta mugimendu sufragistan parte hartu zuen.[1][2]
Europara joan zen emakumeen kazetaritza sustatzeko, emakumearen zerbitzura. Kazetari gisa, ospetsu egin zen Austriako Zita enperatrizarekin elkarrizketa bat lortu zuelako, 1925ean Karlos enperadoreak tronua berreskuratzeko ahaleginean huts egin ondoren.[1][2]
1925ean New York Evening Post eta Philadelphia Ledger taldeek Berlingo korrespontsal izendatu zuten. Dorothy Tompsonek 1931n Adolf Hitler elkarrizketatzea lortu zuen. Baina 1934ko udan, nazien erregimenari egindako kritiken ondorioz Alemaniatik bota zutenean, herrialdetik kanporatutako lehen kazetari atzerritarra izan zen.[1][3]
1936an, On the Record.zutabea argitaratzen hasi zen New York Herald Tribunean. Oso ezaguna egin zen, eta beste 170 komunikabidetan argitaratu zen 1941 eta 1958 bitartean. Irrati-emanaldiak ere egin zituen, eta hileroko zutabea Ladies’ Home Journal aldizkarian argitaratu zen 1937tik hil zen arte.[2][3]
1936-1940 bitartean PEN Klubeko buru izan zen. Feminista eta emakumea kazetaritzan sartzearen aldekoa zen, eta emakumea informazio-jardueraren subjektu gisa jartzen zuten jarduerei laguntzen zien.[1]
Bizitza pertsonala
1928an Sinclair Lewis idazlearekin ezkondu zen Londresen, eta 1942an dibortziatu zen. Aurretik Josef Bard idazlearekin ezkonduta egon zen (1922tik 1927ra) eta gero Maxim Kopf artistarekin egon zen, 1943tik hil zen arte[1].[2][3]
1961eko urtarrilaren 30ean Lisboan (Portugal) hil zen bihoz gutxiegitasunaren ondorioz, 67 urte zituela.[1]
Iruditegia
-
Sinclair Lewis eta Dorothy Thompson, Ingalaterrako eztei-karabanan egindako bidaian, 1928
-
Dorothy Thompson 1930
-
Dorothy Thompson Sinclair Lewis senarrarekin, 1931
-
Dorothy Thompson Sinclair Lewis eta semearekin, 1935
-
Dorothy Thompson, Eskubideen Berdintasuna, Washington 1936ko otsaila.
-
Rains, Came, Brown, Thompson eta Bromfield, 1937
-
Dorothy Thompson Europatik itzuli berria Roosevelt presidentearekin Etxe Zurian, maiatzaren 29a.
-
Dorothy Thompson etxea, New York
-
Dorothy Thompson
-
Alice Longworth, Dorothy Thompson eta Eugene Meyer
Erreferentziak
Kanpo estekak