Donald William Kerst (Galena, Illinois, 1911ko azaroaren 1a - Madison, Wisconsin, 1993ko abuztuaren 19a) estatubatuar fisikaria izan zen. Betatronen bilakaeran egindako lanengatik izan zen batez ere ezaguna (1940); tresna horrek elektroiak oso lastertasun handiz kitzikatzeko balio du, eta lehenengo partikula azeleragailutzat hartu izan da. Donald Kerst fisikako irakaslea izan zen Illinoisko Unibertsitatean.
Erreferentziak