Herritarrei "donaixtiar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 22 km daude.
Izenaz
Dokumentazio historikoan lekuizen hau forma desberdinetan agertzen da: Sent-Just deu pays d'Ostabares (1477an, Ohix Mauleko notarioaren kontratuetan), Sant-Just (1513anIruñeko tituluetan) eta S-Iust (1650ean).[1]
Beste norabide batzuetan bi herri oztibartar daude: ipar eta ipar-mendebaldean Bunuze, mendebaldean Ibarre udalkidea. Bere lur-eremua izugarri handia da hegoaldetik eta alde batetik, hego-mendebaldean Hozta du eta bestetik, hegoaldeen dagoen puntua Garazi, Zuberoa eta Oztibarrek bat egiten duena da, Biduze edo Erreitiaren iturburutik[2] hurbil mendiz inguraturik.
Auzoak
Herri-kasko nagusiaz gain hainbeste etxetalde dauka oso sakabanatuta. Bat bera ere ez da bereziki nabaritzen; zenbait aipatzearren, herritik atera eta Zuberoako mugaraino: Bentaberria, Xorteia, Eihartzia, Arotzania, Irigaraia, Arla...
Orografia
Herria bera 180 bat eta errepide nagusian Oxkixeko leporaino (392 m) igotzen da. Baina herriaren lurretan tontor oso inportanteak kokatzen dira, Arbailetako mendien hurbiltasunagatik.
Oxkixetik iparraldera ere badago mendi nabari bat, Mehalzu (648 m).
Baina batez ere hegoaldean ditu mendirik altuenak, herri-kaskotik urrunduz eta Biduzeko jaiolekura hurbilduz goazen heinean:
Fusioaren osteko udalerriaren datuak jakiteko, ikus Donaixti-Ibarre.
Errepideak
Herri honetatik Larzabalen abiatzen den D 918 pasatzen da, garai bateko RN-618 ospetsuaren zatia hain zuzen; Nafarroa Behereko hegoalde eta erdialdea Zuberoarekin lotzen dituen nagusia da. Errepide horrexek ematen dio Donaixtiri bizitzarik gehiena.
D 68 izenekoa segitzea da Ibarrera joateko modurik laburrena eta hortik Hoztara. Beste errepide batek, estua izanik ere, Garaibi auzo jadanik zuberotarrarekin lotzen du, Donaixtiko hainbeste auzo txiki zeharkatu eta gero; Napaleko lepoa (539 m) pasatu behar da. Uren banaketa (Biduze eta Uhaitzandiren arroak) bertan ematen bada ere, logikarik gabeko mugaketa batengatik Zuberoa lepoa baino lehen hasten da; are ilogikoagoa eremu honetako baserriak (Oihanartea, Hargintegia, Gathulu...) Muskildiko udalerriaren menpean egotea, Napaletik haratagokoak Urdiñarben daudelarik.
Lehen eliza Uhartehiriko Pierre d'Uhart eta Ainhizeko Loupenak ziren; Guilhem Martel, Sòrdako abadeari eman zioten 1135 inguru. Prioreari laguntzeko hamar donat daude eta herrian badira familia batzuk beren ondorengoak direnak. Adibidez Bernard Kartategi 1761eanOztibarreko ordezkaria izan zen Nafarroako erresumako bilkuran bain ez zuten onartu donat bati zegozkion botoak aipatu zituenean; Nafarroako estatuetan botoen promesa menpekotasun feudaltzat jotzen zen.[3]
Udalerri-historia
1841 urtera arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretan Ibarrerekin fusionatu zen; harrezkero Donaixti-Ibarreko udalburua da.
2004an onartutako udalerriko armarrian[4] herri honi erreferentzia egiten dien elementuak hauexek dira: goiko ezkerraldeko kuskuak eta erromesak herriko priore-etxearen Done Jakue bidearekiko lotura adierazten dute; besteetan leku guztietan dauden mendiak, ibaia (Biduze hain justu) eta abeltzaintza eta ehiza irudikatzen dituztenak.
Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira herritar gehienen lanbideak.
Aktibitate hauekin lotuta ekimen berriren bat sortu da, adibidez Eztigarsagarno ekoizlea;[8]1990ean sortu zen Sagartzea elkartetik bultzatua, 1996an ikusi zuen argia, 32 kide eta soldatadun langile bat du.[9]Arrapitz elkartearen kidea da.