Bilboko hiribilduak Deustuko elizatea bereganatu zuenetik inguru horretan ubidea eraikitzeko aukera aurreikusita zegoen. Deustuko elizatea, Begoñako errepublika eta Erandio zati bat Bilbora atxikitzeko Bilboko Hiribilduaren Hiri-Handipen Proiektuan, Segurola eta Odriozola arkitektoek 1929an idatzitakoa, adierazten zen itsas-zerbitzu eta zerbitzu komertzialak areagotzeko aukera. Horretarako bi aukera azaleratu ziren: jatorrizko ibaibidea aldatzea edo bide berria eraikitzea. Lehenengo aukera alde batera utzi zen erriberan kokatutako eraikinak eraistea zekarrelako, eta bigarren aukerak trazadura zabalagoa baimentzen zuelako. Horretaz gain, Elorrieta eta Olabeaga inguruetako kurbak saihesten ziren.
Hala, 1929an hasierako proiektua onartu zen, baina Espainiako Gerra Zibila zela eta lanak bertan behera gelditu ziren, bi hamarkada eta gero proiektu berria onartu zen arte. Lanak bi zatitan hasi ziren, lehenengo zatia 1950kourriaren 11n hasita, eta bigarren zatia urtebete geroago.
1968ko abuztuan ubidea zerbitzuan jarri zen, Botikazar Erribera inguruan oraindik 400 metro faltan osoko irekierararko.[2]
Ubidea zerbitzuan mantendu zen 2006kootsailaren 7a arte, Bilboko portuko kanpo-kaien handipenen lanak iraun zuten arte. Fri River itsasontzia ubidea erabiltzen azkena izan zen, zeinak 3.051 altzairu bobina deskargatu zituen. Deskarga horrek hiriko portu-aktibitateari amaiera eman zion, Zorrotzako kaia salbu, gaur egun ere martxan dagoena.[3]
2014komaiatzaren 15eanZorrotzaurre industrialdea eta Deustuko Doneperiaga auzoa elkarlotzen zituen 400 metro luzedun lur eremu txikia aztarrikatu eta kentzeko lanei ekin zitzaien, inguruan etorkizunean gerta litezkeen uholdeak saihesteko, eta hala, Zorrotzaurre uharte bilakatuz.[4]
Ubidea ipar-mendebaldetik hego-ekialdera garatzen da, Zorrotzaurre edo Deustuko Erribera izeneko uhartea sortaraziz. Euskalduna ontziolatikElorrietaraino irekitzeko proiektua egin zen, hasiera partean 130 metro, eta azken partean 100 metro zabal izanik. Ubidearen irekieraren ondoren, ezkerraldean 3.336 metro luze, eta eskuinaldean 2.809 metro luze da, eta itsasbeheran 7 metroko sakonera du.
Gaur egun bi dira ubidea zeharkatzen duten zubiak: Frank Gehry zubia (2015ekoirailaren 14an zabaldu zen, Deustuko Doneperiaga eta Zorrotzaurre Hegoaldea elkarlotuz) eta San Ignazio zubia (2020an eraikia, San Ignazio eta Zorrotzaurreko Iparraldea lotuz).