Declino
| Declino | |
|---|---|
| Datuak | |
| Musika mota | hardcore punk |
| Informazio gehigarria | |
Declino (euskaraz: «Gainbehera») 1980ko hamarkadaren hasieran Turinen sortutako hardcore punk talde italiarra izan zen. Blue Vomit, Nerorgasmo, Negazione, Indigesti, Peggio Punx eta beste talde batzuekin batera, garai hartako Turin eta Piemonteko hardcore punk giroaren oinarria osatu zuten, eta Impact, Raw Power eta Wretched bezalako taldeekin batera, Italiako hardcore punk munduaren parte izan ziren. Giro hori fanzineek eta Maximumrocknroll bezalako aldizkariek Italiar hardcore zendapenaz definitu zuten.
Historia
Sorrera eta eraketa
Taldea 1982an sortu zen Turinen. Hasiera-hasieran, Lia kantaria izan zen, geroago Wargasmgo kide ohi Sandro Sandr'opp Bramardi-k ordezkatua, Max Occhiena gitarran (Wargasmgo kide ohia), Silvio Tato Bernelli baxu elektrikoan eta Kabullo baterian, laster 5ºBraccio-ko kide ohi Orlando Furioso-k ordezkatua. 1983an, izen bereko zazpi hazbeteko EParekin debuta egin zuten: sei kanta zituen eta Contro Produzioni Records zigiluak argitaratu zien. Albumaren ondorengo birak ez zion Orlando Furiosori Negazione talde sortu berrian sartzea eragotzi.
Negazionerekiko lankidetza
1984an, taldekide batzuk aldatu ziren, Negazioneko kidea eta 5°Braccioko gitarra-jotzaile ohi Roberto Tax Farano sartu baitzen baterian, eta Marzio Mungo V.R. Bertotti gitarran. Negazionerekin batera, formazio horrekin Mucchio selvaggio ("Banda basatia": Sam Peckinpah-ren The Wild Bunch filmaren izenburuaren italierarako itzulpena da) ekoitzi zuten, kasetean argitaratua, Ossa Rotte Tapes eta Disforia Tapesekiko lankidetzan. Bi urte geroago, Children of The Revolution Recordsek LP formatuan kaleratu zuen eta horrek zuzeneko lankidetza emankorra ekarri zuen: bi taldeek Danimarka, Herbehereak eta Alemaniako eszenatokietan jo zuten.
Urte berean, MDCeko Dave Dictor-ren R Radical Records diskoetxe estatubatuarrak gonbidatu zituen International P.E.A.C.E. Benefit Compilation album bikuneko bilduman parte hartzera: besteak beste, hor Crass, D.O.A., Dirty Rotten Imbeciles, Septic Death, Conflict, Reagan Youth, White Lies, Subhumans, Dead Kennedys, Butthole Surfers bezalako taldeek parte hartu zuten, baina baita Italiako beste talde batzuek ere, hala nola Negazione, Peggio Punx, Wretched, Contratto, Impact, Cheetah Chrome Motherfuckers eta RAF Punk. Bilduma Maximumrocknroll San Frantziskoko fanzine nazioartean banatuarekiko lankidetzan argitaratu zen: horrek hilero Italiako hardcore punk giroaz zutabe bat argitaratzen zuen.
Taldea 1985eko hasieran banandu zen, Negazionerekin bigarren bira europarra egin ondoren, barne desadostasunen ondorioz.
Declinoren ondorengoak
Eresia albuma 1985ean kaleratu zen, taldea banandu ondoren.
Silvio Tato Bernelli baxu-jotzailea Indigestik fitxatu zuen.
Bernellik berak argitaratu zuen I ragazzi del Mucchio ("Bandako mutilak") eleberri autobiografikoa 2003an: Declino eta Indigesti taldeekin musikari hardcore gisa izandako eskarmentua kontatu eta bere gaztaroa gogoratu zuen, irakurleari disko merkatuaren legeetatik urrun zegoen talde guztiz independente batean jotzeak zer esan nahi zuen azaltzen saiatuz.
2003an, SOA Recordsek eta Agipunkek 1982-85: come una promessa haien kanten bilduma argitaratu zuten.
Taldekideak
- Lia - ahotsa (segidan, Sandro Sandr'opp Bramardi)
- Marzio Mungo VR Bertotti - gitarra
- Silvio Tato Bernelli - baxua
- Roberto Tax Farano - bateria
- (Roberto Kabullo - bateria)
- (Max Occhiena - gitarra)
- (Orlando Furioso - bateria)
Diskografia
Estudioko albumak
- 1983 - Controproduzioni EPa (Contro Produzioni Records)
- 1984 - Eresia (Belfagor Records)
- 2004 - 1982-85: come una promessa (CDa, Soa Records; LPa, Agipunk)
Album partekatua
- 1984 - Mucchio selvaggio, Negazionerekin (kasetean argitaratua eta gero, 1986an Children of The Revolution Recordsek berrargitaratua)
Beste talde batzuekin
- 1983 - Torino 198x (kasetea, Disforia Tapes)
- 1984 - International P.E.A.C.E. Benefit Compilation (LP bikuna, R Radical Records)
- 1994 - Prima della Seconda Repubblica (kasetea, Provincia Attiva)
- 1995 - Rovina Hardcore - Live 1981-1985 (kasetea, Provincia Attiva)
- 1996 - No One Can Decide for You (The Furious Years of Italian Hardcore in 7 Inches) (CDa, Antichrist Dionysus)
- 1997 - All'ombra della mole - Torino 1982 / 85 (kasetea)
- 2005 - Punk In Italia (CDa)
Bibliografia
- Gianluca Testani (a cura di), Enciclopedia del rock italiano, Arcana Editrice, 2006, 202. or.
- Silvio Bernelli, I ragazzi del Mucchio, Sironi editore, 2003.
- Alberto Campo, Nuovo? rock?! italiano!: una storia, 1980-1996, Giunti.
- Diego Nozza, Hardcore. Introduzione al punk italiano degli anni ottanta, Fano, Edizioni crac, 2011, ISBN 978-88-97389-02-6.
Dokumentalak
- Italian Punk Hardcore: 1980-1989 Angelo Bitonto, Giorgio S. Senesi eta Roberto Sivilia (2015)
Kanpo estekak
- Declino, AllMusicen
- Declino, Discogsen
- Declino, MusicBrainzen
- Elkarrizketa Silvio Bernellirekin
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.