D.O.A.

D.O.A.
Datuak
JatorriaVancouver
Musika motahardcore punk eta punk
Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada)1978
Produkzioa
Diskoetxea(k)Alternative Tentacles
Golf Records (en) Itzuli
Joe Keithley (en) Itzuli
Informazio gehigarria
suddendeath.com…
IMDB: nm1164037 Facebook: DOAPUNK Instagram: doapunk MySpace: doapunk Spotify: 3g92p1YpivbOqVLiYVd4Yk iTunes: 4005235 Musicbrainz: 0f0b2f97-a073-4a92-ab99-ff7980ad7fca Discogs: 112586 Allmusic: mn0000142652 Deezer: 2196 Edit the value on Wikidata

D.O.A. (Dead on Arrival, hots, "Hilotz iritsia") Vancouverreko punk rock talde kanadarra da. Hardcore punkaren "sortzailetzat" hartzen dira, Black Flag, Dead Kennedys, Bad Brains, Angry Samoans, Germs eta Middle Classekin batera. Hardcore '81 bigarren diskoa AEBetako punk soinuaren bigarren uhineko egiazko lehen erreferentzia izan zirela jotzen dituzte askok, hardcore gisa.

Joey Shithead Keithley kantari-gitarra-jotzailea haren jardun osoan zehar taldean mantendu den kide sortzaile bakarra da: Randy Rampage jatorrizko baxu-jotzailea birritan itzuli zen, joan ondoren. D.O.A.-k sarritan argitaratu du musika Jello Biafraren Alternative Tentacles Records diskoetxean, eta Biafrarekin batera disko bat kaleratu zuten, Last Scream of the Missing Neighbors ("Bizilagun desagertuen azken oihua") izenburupean.

D.O.A. ezaguna da bere iritzi politiko egiazaleengatik eta anitz helbururen alde eta laguntzeko kontzertu askotarako jardutearengatik ere bai: leloa Talk Minus Action Equals Zero dute ("Berriketa ken ekintza berdin zero"). Haien testu eta irudiak antirrazismoa, globalizazioaren aurkako mugimendua, adierazpen askatasuna eta ekologismoaren aldekoak dira maiz. Vancouver 5en defentsa funtsaren alde, Burn it Down singlea egin zuten Hardcore '81-etik. 1984ko elkarrizketa batean, Keithleyk Burn it Down 45ek gutxienez 2.500 dolar bildu zituela adierazi zuen, eta defentsako abokatuek Gerry Hannahren pertsonaiaren lekuko gisa deitu zutela zabaldu zuen, Hannahren epaia ebatzi bitartean.[1]

Joe Keithley sortzaileari Sudden Death Records disketxea zor zaio halaber: D.O.A.-ren musika ez ezik, beste hainbat talderena ere bai, besteak beste, Points Sticks eta Young Canadians.

Historia

Sorrera eta hasierako urteak (1977-1980)

Jatorria The Skullsen dute, hasierako punk rock talde bat, geroko D.O.A.-ko partaide batzuk izan zituena: Joey Shithead Keithley, baita Subhumanseko Brian Wimpy Roy Goble eta Ken Dimwit Montgomery sortzaileak ere.

The Skullsek Torontora gaizki irtendako aldaketa baten ondoren porrot egin zutenean, Keithley Vancouverrera itzuli zen eta D.O.A. osatu 1978aren hasieran, bera gitarran, Dimwiten anaia Chuck Biscuits baterian, Randy Rampage baxuan eta Harry Homo ezizenez soilik ezagutzen den kantari nagusia, taldearen izena iradoki zuena. Lehen kontzertua Vancouverreko Japanese Hallen egin zuten, urte hartako otsailaren 20an, eta ondoren Harry Homo bota zuten, itxuraz erritmo faltagatik: Keithley kantari bihurtu zen artean. Randy Romance izeneko bigarren gitarra-jotzaileak haiekin labur jo zuen 1978ko martxoan.

Maiz jotzen hasi ziren Vancouver inguruan, eta Brad Kent gitarra-jotzailea gehitu zuten ekainean. Uda hartan, lehen singlea grabatu eta autoargitaratu zuten, Disco Sucks ("Disko musika petrala da"), lau kantako EPa. Singlea laster gailendu zen San Frantziskoko Unibertsitateko KUSF irratiko zerrendetan, eta horrek bultzatu zuen taldea San Frantziskora bira egiten hastera. Han jo zituzten lehen aldiz, 1978ko abuztuan, Mabuhay Gardensen. Bidaia horretan ezagutu zuten Dead Kennedysko buru Jello Biafra, geroan kolaboratzailea izan zutena. Kent taldetik bota zuten irailean eta udazken horretan The Prisoner bigarren singlea grabatu eta argitaratu zuten.

1979ko maiatzean, Ipar Amerikako lehen birari ekin zioten. Amaitutakoan, vancouvertar kazetari eta aktibista Ken Lester kudeatzaile hartu zuten: hurrengo urrian beste bira bat antolatu zien, baina erdian Vancouverrera itzuli ziren, The Clashen kontzertuetan hasieran jotzeko, The Pacific Coliseumen. Handik gutxira World War 3 / Whatcha Gonna Do? hirugarren singlea kaleratu zuten. Urtearen amaieran, bigarren gitarra-jotzailea gehitu zuten, Dave Gregg. Laster, Biscuits eta Rampagek taldea utzi zuten, Columbia Britainiarreko Unibertsitateko Student Union Buildingen kontzertu tamalgarri baten ondoren eta Andy Graffiti eta Simon Stubby Pecker Wildek ordezkatu zituzten baterian eta baxuan, hurrenez hurren. Laster, Keithley ez zen gustura geratu taldekide berriekin egindako emanaldiekin, ordea, eta Biscuits eta Rampage 1980ko martxoan itzuli ziren; urte hartan, Something Better Change lehen diskoa kaleratu zuten Friends Recordsekin, eta AEBetan eta Kanadan zehar bira luzeak egiten segitu.

Hardcore '81 eta aldaketa gehiago (1981-1989)

1981eko apirilaren 22an, Hardcore '81 bigarren diskoa kaleratu zuten; izenburuari eta Ipar Amerikako promozio bira zabalari batzuetan hardcore punk terminoa jendarteratzea egozten zaie.

Randy Rampage taldetik bota zuten 1982ko urtarrilaren 1ean, eta Skulls taldeko bateria ohi Dimwitek ordezkatu zuen baxuan. Kalifornian bira labur bat egin ondoren, Chuck Biscuitsek taldea utzi eta Black Flagekin bat egin zuen. Dimwit bateriara itzuli zen eta Subhumans taldeko kantari Wimpy Roy, Skullseko beste kide ohi bat, baxu jotzaile berri eta bigarren kantari gisa hartu zuten: Keithley jatorrizko azken kide da, beraz. 1982-1983 bitartean eta geroago 1985-1986 bitartean iraun zuen eta hainbat argitalpen aipagarri egin zituen, horien artean War on 45 EPa (egun, disko luze batean zabaldua). Disko horretan, taldeak funk eta reggae ukituekin bere soinua zabaldtu zuen, baita gerraren eta inperialismoaren aurkako jarrera politikoa argiago utzi ere.

1985eko Let's Wreck The Party eta 1987ko True (North) Strong and Free diskoek taldea hard-rockera bideratutako ekoizpen arruntagora bidali zuten, baina taldearen ikuspegi liriko politikoa urardotu gabe. Bitartean, taldekideak aldatzen segitu zuten: Let's Wreck the Party ondoren, Dimwit Kerr Belliveauk ordezkatu zuen. Belliveau hiru astez soilik ibili zen haiekin, baina Expo Hurts Everybody 7" grabatu zuen, baita True (North) Strong and Freerako bi kanta ere, Personality Crisiseko Jon Card-ek ordezkatu aurretik. Dave Gregg-ek 1988an utzi zuen taldea, Ken Lester managerra kaleratutakoan, gertukoa baitzuen. Chris Prohom ordezko hartu zuen Dayglo Abortions taldetik.

Lehen haustura eta berrelkartzea (1990-2002)

1990eko Murder-ren ezaugarria ekoizpen gordinagoa, ia thrash metal estiloko ekoizpena, jatorrizko punk soinuaren ordez. Urte berean, Dead Kennedys taldeko kantari Jello Biafrarekin ere elkarlana izan zen Last Scream of the Missing Neighbors izenekoan; abuztuan, Joeyk erabaki zuen taldea uztea, baina Dirk Dirksen sustatzaileak iradokita, agur bira bat egin zuten Mendebaldeko Kostan eta abenduaren 1ean azken-azken kontzertua egin zuten Vancouverreko Commodore aretoan. 1991n, banandu osteko Talk Minus Action = 0 zuzeneko albuma argitaratu zuten; Keithleyk aktore-karreran jardun zuen.

Banandu eta handik hemeretzi hilera, Joey Shithead eta Wimpy Roy 1992ko udan D.O.A. gisa elkartu ziren. John Wright, NoMeansNo taldeko lagun punk rock beteranoak Red Tide taldeko Ken Jensen bateria-jotzaile hartzeko iradokizuna egin zien. EP bat eta bi LP argitaratu zituzten 1990eko hamarkadaren hasieran, 13 Flavours of Doom eta Loggerheads. Haietan, 1980ko hamarkadako hard-rockera bideratutako soinuaren ordez, punk rockera itzuli zen, nahiz eta aurreko lana baino punk marka astunagoa, estuagoa izan. Wrightek ekoitzi zituen, bai eta grabazioetan teklatuak jo ere. Ondoren, Ford Pier gehitu zuten gitarran eta ahotsean.

Ezbehar handia gertatu zen 1995ean: Ken Jensen bateria jotzailea etxeko sute batean hil zen. Ken Jensen Memorial Single EPa Alternative Tentaclesen kaleratu zuten, D.O.A.-ren eta Red Tideren bina kantarekin. John Wrightek baterian ziharduela, bederatzigarren LP The Black Spot grabatu zuten: punk rock soinu oinarrizkoagoa zuen, lagunekin kantatzeko modukoa, taldearen 1970eko hamarkadaren amaiera eta 1980ko hamarkadaren hasiera gogorarazten zuena.

1990eko hamarkadaren amaieran, taldekideak asaldatuta egon ziren: Wimpy Royk joan zen hamarkada eta erdiko jardunaren ondoren, eta Kuba baxua jotzeko elkartu zen 1997tik 2001era arte. Keithleyk hainbat baxu eta bateria jotzailerekin probak egin zituen eta 1998an, Festival of Atheists diskoa kaleratu. 2000ko hamarkadaren hasieran, The Great Baldiniren itxurako bateria iraunkor bat aurkitu zuten. 2002an, Keithleyk Beat Trash bere bakarkako lehen diskoa kaleratu zuen eta Randy Rampage hasierako baxu-jotzailea itzuli zen, Win The Battle albumerako, ia hogei urte igaro ondoren. Hala ere, elkarletak ez zuen luze iraun, Rampagek berriro taldea utzi baitzuen diskoa grabatu ondoren, eta Dan Yaremkok ordezkatu.

The Lost Tapes izan zen Keithleyk berpiztutako Sudden Death zigiluaren lehen argitalpena eta, ondoren, Festival of Atheists. Aldi horretan, Keithleyk taldearen hasierako disko klasikoen berrargitalpena ere gainbegiratu zuen Sudden Death diskoan: horietako batzuk urte askotan agortuta zeuden.

Ondorengo urteak eta bigarren geldialdia (2003-2013)

2003an, Larry Campbell Vancouverreko alkateak abenduaren 21a D.O.A. Eguna izendatu zuen, taldearen 25. urteurrenaren omenez.[2] Urte berean, War and Peace ("Gerra eta bakea") izeneko ibilbide-amaierako atzera begirakoa argitaratu zuten. 2004an, ska kutsuko Live Free or Die kaleratu zuen taldeak. 2006an, Randy Rampage itzuli zen, hirugarren aldiz aritzera.

Egonkor mantendu ziren 2008 arte, The Great Baldinik taldea utzi zuenean, James Hayden bateria jotzaile berriak ordezkatu zuen. 2008an, halaber, Metallicako Bob Rockek taldearen hurrengo diskoa 30. urteurrenerako garaiz ekoitziko zuela iragarri zen.[3] James Haydenek D.O.A. utzi egin zuen, taldea grabatzen hasi aurretik, eta Floor Tom Jonesek ordezkatu zuen. Irailean, Northern Avenger kaleratu zuten eta 30. urteurreneko biran murgildu. Bira hasi aurretik, Randy Rampagen ordez Dan Yaremko berriro ariko zela jakinarazi zen.

2009ko udan hainbat kontzertu eman zituzten Van's Warped Tour 2009 biraren barruan.

2010eko maiatzaren 1ean, Talk Minus Action = Zero hamalaugarren disko luzea kaleratu zuten (Talk Minus Action Equals Zero antzeko izenburuko zuzeneko albuma 1990ean kaleratua zuten). Jesse Pinner bateria-jotzaileak (Raised by Apes taldekoa zen) hartu zuen Floor Tom Jonesen lekua 2010eko abuztuko bira hastean, hark kanadar posta zerbitzuko lan-konpromisoa zela kausa.[4]

2012an, Joek iragarri zuen NDPko hautagai izanen zela Columbia Britainiarreko probintziako hauteskundeetan.[5] Horren ondorioz, etenaldi mugagabea iragarri zuten, eta 2013ko urtarrilaren 18an agur bira hasi zuten, taldearen hogeita hamabost urteurrenaren ospakizunean.[6]

Bigarren elkarketa eta azkenotako jarduera (2014tik aurrera)

2014ko irailaren 22an, Keithleyk ofizialki iragarri zuen Sudden Death Records diskoetxearen webgunean taldea eraberritzea erabaki zuela, Paddy Duddy baterian eta Mike Maggot Hodsall baxuan jarri, eta urrian Kanadako bira batean ibiliko zirela, Welcome to Chinatown zuzeneko disko kaleratu berriaren alde. Hard Rain Falling diskoa grabatu eta kaleratu zuten 2015ean. 2016ko apirilean, Fucked Up Ronnieren bertsio berri bat single gisa atera zuen, Fucked Up Donald izenekoa, Donald Trump estatubatuar presidentetzarako hautagai errepublikanoari erreferentzia eginez.

Taldekideak

Egun

  • Joe Keithley – ahotsa, gitarra (1978tik), baxua (1996-1998)
  • Mike Hodsall – baxua (2014tik)
  • Paddy Duddy – bateria (2014tik)

Taldekide ohiak

  • Harry Homo – ahots nagusia (1978)
  • Brad Kent – gitarra (1978)
  • Randy Romance – gitarra (1978)
  • Zippy Pinhead – bateria (1979; † 2019)
  • Simon Wilde – baxua (1979-1980; † 1994)
  • Andy Graffiti – bateria (1979-1980)
  • Randy Rampage – baxua (1978-1979, 1980-1982, 2000-2002, 2006-2009; † 2018)
  • Chuck Biscuits – bateria (1978-1979, 1980-1982)
  • Dave Gregg – gitarra (1979-1988; † 2014)
  • Brian Roy Goble – baxua (1982-1996; † 2014)
  • Ken Dimwit Montgomery – baxua (1982), bateria (1982-1983, 1984-1986; † 1994)
  • Gregg Ned Peckerwood James – bateria (1983-1984)
  • Kerr Belliveau – bateria (1986)
  • Jon Card – bateria (1986-1990; † 2024)
  • Chris Prohom – gitarra (1988-1990)
  • Ken Jensen – bateria (1992-1995; † 1995)
  • John Wright – teklatuak (1992-1995), bateria (1995-1996)
  • Ford Pier – gitarra (1994-1996)
  • Wycliffe – baxua (1997)
  • Kuba van der Pol – baxua (1998-2000, 2002-2003)
  • Brien O'Brien – bateria (1997-1999)
  • The Great Baldini – bateria (2000-2008)
  • Dan Yaremko – baxua (2003-2006, 2009-2013)
  • Floor Tom Jones – bateria (2008-2010)
  • Jesse Pinner – bateria (2010-2013)

Kronograma

Diskografia

Estudioko albumak

  • Something Better Change (1980)
  • Hardcore '81 (1981)
  • Let's Wreck the Party (1985)
  • True (North) Strong and Free (1987)
  • Murder (1990)
  • 13 Flavours of Doom (1992)
  • Loggerheads (1993)
  • The Black Spot (1995)
  • Festival of Atheists (1998)
  • Win the Battle (2002)
  • Live Free or Die (2004)
  • Northern Avenger (2008)
  • Kings of Punk, Hockey and Beer (2009)
  • Talk-Action=0 (2010)
  • We Come in Peace (2012)
  • Hard Rain Falling (2015)
  • Fight Back (2018)
  • Treason (2020)

Zuzeneko albumak

  • Talk Minus Action Equals Zero (1991)
  • Welcome to Chinatown (2013)

EPak

  • Positively (1981)
  • War on 45 (1982)
  • D.O.A. & Thor – Are U Ready (2003)

Lankidetzak

  • Last Scream of the Missing Neighbors (Jello Biafrarekin) (1990)

Bakarkako albumak

  • Beat Trash (2002) - Joey Shithead Keithleyren bakarkako proiektua

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.