Deadwater Fell Daisy Coulamek sorturiko britainiar telesaila izan zen, Channel 4ek igorri zuena.
Lau atalak zuzendu ditu Lynsey Miller zinemagileak. Tentu handiz eraman du iruditara heriotzak etxean zein eskolan sorturiko hutsunea, eta erakutsi du luzaroan ereindako harremanak zein erraz kiskal daitezkeen sugarretan.[1]
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Eskoziako herrixka urrun batean tragedia gertatu da: Kendricken etxean kontrolik gabeko sute bat piztu da, ama bat eta haren hiru seme-alaba txikiak hilez. Aita bakarrik, herriko medikua, ateratzen dute bizirik, baina bostak drogatu egin zituzten. Ikertzaileak motibo baten bila dabiltza, itxuraz ideala den familia hau zoriontsu izatetik urrun dagoela jakiten dutenean.
Pertsonaiak
Erreferentziak
Kanpo estekak