Daylight survival horror generoko bideo-jokoa da. Zombie Studiosek PlayStation 4 eta Microsoft Windowserako sortua, ez zuen harrera onik izan.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Sarah izeneko emakume bat da istorioaren protagonista, ospitale abandonatu batean kontzientzia berreskuratzen duena, hara nola iritsi zen gogoratu gabe. Ahots misteriotsu batek esaten dio ospitaleko sekretuak aurkitu behar dituela. Mapa gisa erabiltzen duen telefono mugikor batekin, sorgindutako ospitalea eta bere iragan kriminala esploratu behar ditu ihes egiteko. Ospitalea eta aldameneko espetxea arakatu ahala, Sarah ospitalearen iraganari buruz ikasten hasi zen, hamabi sorgin hil eta lurperatu baitzituzten beren lurretan, beste hamabi sorginak entregatu ondoren heriotzatik ihes egitea lortu zuen hamahirugarren sorgin batekin. Pista guztiak bildu ondoren, Sarah konturatzen da bera dela hamahirugarren sorginaren ondorengoa, eta horrek azaltzen du beste hamabietako izpirituak haren atzetik ibiltzea.
Kanpo estekak