Cão Grande tontorra (portugesez: Pico Cão Grande, literaralki "Txakur Handi tontorra") Sao Tome eta Principe uhartean dagoen sumendi orratz handi bat da, Obo Parke Nazionalaren hegoaldean, Clotilde herritik gertu. 370 metroko altuera du inguruko lurretatik, ia bertikalean. Guztira mendiak 668 metro ditu itsas mailaren gainean.
Bere garaian aktiboa zen sumendi baten tximinian solidotutako magmaz osatuta dago. Bere inguruan zeuden mendiak eta mendilerro guztiak higatu dira jada. Sao Tome uharteko 37. mendirik altuena da, eta herrialdeko 42.a.
Igoerak
2018an Iker eta Eneko Pou anaiek mendia igoko dute "The North Face 4 Elementu" ariketaren baitan[1].
Erreferentziak
Kanpo estekak