Eneko Pou Azkarraga (Gasteiz, Araba, 1974ko martxoaren 17a - ) eskalatzaile arabarra da. Eskalatzeaz gainera, Euskal Herriko Goi Mendiko irakasle eta eski-irakasle aritzen da.
Iker Pouren anaia da.
Lorpenak
Eskalatzen zortzigarren gradura iritsia da, eta 7 Pareta 7 Kontinente proiektua gauzatu du bere anaia Ikerrekin batera. Proiektu ori kontinente bakoitzeko hormarik esanguratsuak zein zailenak eskalatzean datza: El Capitan (Yosemiteko parke nazionalean, Kalifornian; zailtasuna: 8a+/b), Naranjo de Bulnes (Picos de Europa mendietan; zailtasuna: 8b), Tsanoro (Madagaskar; zailtasuna: 8b), Totem Pole (Tasmania; zailtasuna: 7b), Dorre Izengabea/Trangoko Dorreak (Himalaia; zailtasuna: 8a), Fitz Roy (Patagonia; zailtasuna: 6c) eta Three Pigs pareta (Antartika). 2007ko abenduaren 25ean burutu zuten proiektua.
Horrez gain, muturreko eski-jaitsierak egiten ditu.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo-loturak