Cyrus Roberts Vance (Clarksburg, Mendebaldeko Virginia, Ameriketako Estatu Batuak, 1917ko martxoaren 27a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 2002ko urtarrilaren 12a) politikaria izan zen.
Zuzenbide ikasketak egin zituen, eta legelari gisa aritu zen Wall Streeten. Administrazioan zenbait kargu izan zituen: Senatuaren Espazio eta Defentsa Arazoetarako aholkulari, Pentagonoaren lege-aholkulari, Armadaren Defentsarako idazkariorde, eta abar. Pentagonoko bigarren arduradun gisa, garrantzi handiko auziez arduratu zen 1964-1965 bitarteko urteetan. Osasun-arazoak zirela eta, karguaren dimisioa eman zuen, baina berriro hasi zen lanean Lyndon Johnsonen lehendakaritzapean. Jimmy Carter lehendakarigaiaren alde egin zuen, eta 1977an estatu-idazkari izendatu zuten.
Erreferentziak