Cynthia Ellen Nixon(New York, 1966ko apirilaren 9a) aktore eta ekintzaile estatubatuarra da. HBOko Sex and the city telesailean Miranda Hobbes antzezteagatik da ezaguna. 2004an antzezlan honekin Bigarren mailako aktore hoberenaren EMMY saria irabazi zuen. Beste film batzuen artean, Amadeus (1984), James White (2015), eta Emily Dickinson antzezten A Quiet Passion (2016). Horrez gain, 2018an New Yorkeko gobernadore izateko hautagaitza egin zuen.
Bizitza Pertsonala
Nixon New Yorken jaio zen, Estatu Batuetan. Gurasoak, Anne Elizabeth Knoll (Chicago, Illinois) eta Walter E. Nixon (Texas) dira. Hunter Collegen graduatu zen eta lanean jardun behar izan zuen Barnard Collegen matrikulatu ahal izateko. 1986ko udaberrian, atzerrian ikasi zuen Semester at Searen bekari esker.
Nixon, Danny Mozes izeneko irakasle batekin harremanean egon zen eta bi seme-alaba dituzte elkarrekin. 2018ko ekainean, Nixonek agerian utzi zuen beren seme zaharra transexuala zela.
Nixonek bisexuala zela aitortu zuen 2012an. 2012ko maiatzaren 27an Nixon Christine Marinoni edukazio ekintzailearekin ezkondu zen New Yorken.
2006ko urrian, bularreko minbizia diagnostikatu zioten mamografia errutinal batean. Hasieran, gaixotasuna jendaurrean ez erakustea erabaki zuen, bere karrerari minik ez egiteko. Baina 2008ko apirilean, Good Morning America telesaileko elkarrizketa batean, argitaratu zuen bere gaixotasuna. Ordundik, Nixon, bularreko minbiziaren aurkako ekintzailea da.
Bizitza Profesionala
Aktore Karrera
Nixonek hamabi urte zituela ekin zion bere ibilbideari Faldas revoltosas komedian. Ondoren, El Príncipe de la ciudad, Amadeus, O.C. and Stiggs, Juguete mortal, A rienda suelta, La familia Addams 2: la tradición continua, El informe Pelícano eta Cuidado: ¡niño suelto! filmetan agertu zen. Horiez gain, John Hughes zuzendariaren gidaritzapean, Marvin's Room: Perdidos en Nueva York, Igby Goes Down, eta Advice from a Caterpillar (Douglas Carter Beaneren obran oinarritua) antzeztu zituen.
Telebistan, Nixonek lehen antzezlan profesionala ABCko Seven Wishes of a Rich Kid telesailean izan zuen. Ordutik, Mark Twainen Private History of a Campaign That Failed (PBS), Lanford Wilsonen, Fifht of July eta Women and Wallace (azken bi hauek American Playhouse) telesailetan parte hartu du.
Nixonek Alma de Navidad telefilmean parte hartu zuen. Face of a Stranger eta The Love She Sought ere antzeztu zituen. Nixonek eta Sarah Jessica Parkerrek hamahiru eta hamalau urte zituztenean, Vanessa Redgraveren alabak interpretatu zituzten My Body, My Child filmean, emakume batek abortatzeko duen eskubideari buruz.
Karrera Politikoa
Bere herrialdeko hezkuntza publikoaren aldeko ekintzaile politiko ezaguna da, interes sozialeko beste gai batzuen artean. 2018ko martxoaren 19an, Nixonek New Yorkeko gobernadorerako bere hautagaitza iragarri zuen.[1]
Filmografia
Filmak
Telebista
Erreferentziak
Kanpo estekak