1989anLos Angeles hiriko Hole indie-rock taldeko abeslari eta gitarra-jotzaile gisa hasi zen. Halere, nagusiki, 1992-1994 artean Nirvana grunge taldeko Kurt Cobain abeslari karismatikoaren bikotekide izan eta harreman gorabeheratsua izan zutelako ezaguna da, hori dela eta, beraren alde eta aurka dagoen jende andana dago.
Ondoren, musikari ibilbide arrakastatsua izan du, eszenatokietan jarrera errebeldea erakutsi eta joera feminista erradikala adieraziz, ondorioz "Rockaren historiako emakume polemikoena" ezizena jaso du.