Count von Count, Sesame Street haur telebista saioko pertsonaia bat da. Ez ohiko banpiroa da, argia gustatu eta izaera alaikoa da, bere zaletasuna ez da odola zurrupatzea, haurrei matematika irakastea baizik. Bela Lugosi aktorearen Drakula pertsonaiaren interpretazioan oinarritzen da.
Deskribapena
Zenbakiak goranzko eta beheranzko ordenan zenbatzean tximista eta trumoiak entzun eta barre-algara egiten du.
Izena
Ingelesez bere izenaren txantxa count hitzak konde eta zenbatu esan nahi dezakeenez sortzen den hitz-jokoan datza, hortaz, itzulpen literala zenbatu von zenbatu ala konde von konde izan liteke. Aldiz, beste hizkuntzetan txantxa edo hitz-joko hau buru ezin daitekenez, izen ezberdinak sortu zizkioten.
Frantsesez Comte von Compte izena du eta gaztelaniaz Conde Draco Espainian eta Conde Contar Mexikon.
Kanpo estekak