Cora Mayers

Cora Mayers

Bizitza
Jaiotza1895
Herrialdea Txile
Heriotza1931ko urtarrilaren 12a (35/36 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak

Cora Mayers Glehy[1][2] (Valparaiso, Txile, 1895Santiago, 1931ko urtarrilaren 12a) Txilen medikuntza titulua izan zuen lehen emakumeetako bat izan zen, Txileko Unibertsitatean eskuratu zuen 1917an. Osasun Publiko eta Pediatria arloetan profesional aditua izan zen. Txileko Unibertsitateko Erizaintza Eskola sortu zuen, eta haren lehen zuzendaria izan zen. Jaioberriaren zainketei buruzko lan aipagarriak egin zituen medikuen elkartean.[2]

Lankide eta bikotekideak tiroz hil zuen.

Biografia

Valparaison jaio zen 1895ean. Batxilergoko ikasketak 15 urterekin amaitu zituen. Medikuntza ikasi zuen Txileko Unibertsitatean, ikasle nabarmen gisa eta medikuntzako beste pertsonaia nabarmen batzuen lankide gisa, hala nola Arturo Scroggie. 1917ko azaroaren 17an mediku zirujau titulua lortu zuen 22 urte zituela, eta garai hartako emakume mediku bakanetakoa izan zen.

Gobernuak beka emanda, Sorbonneko Unibertsitatean (Paris) ikasi zuen, eta han osasun publikoan eta pediatrian trebatu zen; gero, Londresen eta Berlinen hobetu zuen bere maila.[2]

Txilera itzulita, San Vicente de Paul ospitalean egin zuen lan. Osasun Zuzendaritza Nagusiko osasun-hezkuntza saileko buru izan zen 1925ean. Txileko Unibertsitateko Erizaintza Eskolako zuzendaria ere izan zen. Eskola hori 1930ean sortu zuen, eta karguan egon zen bikotekideak erail zuen arte.[2]

Feminizidioa

1931ko urtarrilaren 12an, Meyers Alfredo Demaría lankide eta bikotekideak tiroz hil zuen. Heriotza unean 35 urte zituen. Hilerri Nagusian lurperatu zuten.[1]

Legatua

Cora Mayers 1928ko argitalpen batean.

Cora Mayers-en ondarearen barruan, Puerikultura Zerbitzuaren sorrera dago San Borja Ospitalearen barruan, Alemanian puerikultura irakasteko erabilitako "Haurraren Museoaren" antzekoa. Rio de Janeiron egindako haurraren kongresu panamerikarraren ordezkari txiletarra ere izan zen, 1925ean Santiago hurrengo kongresuaren egoitza izatea lortuz, eta Perun eta Ameriketako Estatu Batuetan Txile ordezkatzen jarraitu zuen.

Txileko Pediatria Elkartearen sortzaile gisa, hainbat lan argitaratzen zituen, besteak beste: La mujer defensora de la Raza (1925) eta La puerikultura al alcance de todos (1933).

Bere administrazio-karguen artean, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Hezkuntzako Saileko burua izan zen. Bertan, Osasun Erizainen Eskola sortu eta Ospitaleetako Erizainen Eskolarekin bat egin ondoren, bere kudeaketari esker, Txileko Unibertsitateko Erizaintza Eskola sortu zen 1930ean, eta bertan, gainera, Mayersek lehen zuzendari jardun zuen.

Osasun-arloko lehen hezitzailetzat hartzen da, batez ere puerikulturan. Bertan, "Hileroko gutunak amentzat" argitaratzen eta banatzen zituen, emakume asko haurrak kontroletara eramatera eta haurren zaintzan laguntzera bultzatuz.

XX. mendearen lehen erdiko Txileko emakumerik garrantzitsuenetarikoa izan zen, mediku aipagarria, bai gaztea zelako, bai atzerrian espezializatutako lehenengoetarikoa izan zelako.

Uste da Mayersen meritua izan zela erizainak osasun-arretan funtsezko laguntzailetzat hartuak izatea, medikuen zerbitzuko enplegatutzat hartuak izan beharrean; izan ere, haien prestazioak laguntza-adar guztietan zabaldu behar izaten zituzten.Aitorpen horri esker, Txileko Unibertsitateak lehendik zuen Erizainen Eskola eta Osasun Erizainen Eskola bateratzea lortu zuen, eta, hala sortu zen Txileko Unibertsitateko Erizaintza Eskola 1930ean. Bere lana eskertzeko, eskolako lehen zuzendari izendatu zuten eta karguan mantendu zen 1931ko urtarrilean erail zuten arte.

Eztabaida

Zalaparta handia sortu zuen Txileko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateak hil osteko omenaldia egin zielako Mayers-i ez ezik, Alfredo Demaría bere feminizidari ere.

Bibliografia propioa

  • La mujer Defensora de la Raza/Emakumea Arrazaren Defendatzailea. Santiagoren inprenta. 1925.
  • La Puericultura al Alcance de todos/Puerikultura denon eskura. Txileko Unibertsitateko prentsa. 1933 (hil ostean argitaratutako lana)

Aintzatespenak

  • Bere izena duen kale bat dago Las Condesen. Manquehue ipar etorbidearen eta Cuarto Centenario etorbidearen arteko bidegurutzean.
  • 2024an bere bizitzan eta feminizidioaren kasuan oinarritutako eleberri txiletar bat argitaratu zun, Editorial Cuarto Propio argitaletxeak "Cora 1931" izenekoa.

Oharrak

  1. a b «Homenaje a los maestros Cora Mayers y Alfredo Demaría» Revista médica de Chile.
  2. a b c d «Patrimonio: Cora Mayers» Sociedad Chilena de Pediatría.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.