Con Air 1997ko Simon West estatubatuar zinema zuzendariaren akziozko filma da, Nicolas Cage, John Cusack, John Malkovich, Steve Buscemi eta Colm Meaney aktoreek antzeztua.
Bi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria eta Soinu edizio onenaren Oscar Saria (Kevin O'Connell, Greg P. Russell eta Art Rochester), baina azkenean biak Titanicek irabazi zituen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Preso oso arriskutsu batzuk hegazkin batean goreneko segurtasuneko espetxe batera lekualdatu behar dituzte. Haien artean herrialde osoko gaizkile eta hiltzaile ankerraak daude, tartean Garland Greene (Steve Buscemi), serieko hiltzaile handiena. Hegazkin horretan Cameron Poe (Nicolas Cage) ere badoa, berriki aldi baterako askatasuna lortu eta emazte eta alabarekin elkartzeko beste asmorik ez duen presoa. Halere, hegaldian, Cyrus Birusa Grissom (John Malkovich) preso buruargiak antolatutako bahiketa bat gertatu denez, Poek horretan ezinbestean hartu behar du. Cyrusek eta presokideek eskifaia guztia hil ondoren, Poek hegazkinak Las Vegas hiria jo ez dezan saihestu behar du. Bitartean, Vince Larkin (John Cusack) polizia judizialak bere buruzagiak konbentzitu behar ditu, hegazkina misilez leherreraz ez dezaten: Poe soldadoa izan zenez, arazoa dezakeelakoan baitago.
Aktoreak
Kanpo estekak