2013 urtean sortu zen eta emakumezkoen batel eta trainerillak emaitza bikainak lortu ditu. Galiziako txapelketak lortu ditu eta birritan egin zuen hirugarren Kontxako Banderan. Espainiako txapeldunordea ere izan zen behin.
2017an emakumezkoen batel eta trainerillak emaitza bikainak lortu zituen, Espainiako Trainerilla Txapelketan podiumak lortuz. Club de Remo Mecos taldearekin bat egin eta trainerua uretaratu zuen. Maila bikaina erakutsi zuen eta Ligako estropada guztiak irabaziz txapelduna izan zen[1]. Kontxako Banderarako sailkatu zen berriz eta hirugarren postuan amaitu zuen, San Juan eta Hibaikaren atzetik[2].
2018an Nautico de Riveirak traineru propioa atera zuen eta SD Tirán taldearen Ruly trainerua erabili zuen. Kontxako sailkapen estropada irabazi zuen[3] eta bigarrenez jarraian hirugarren postua eskuratu zuen Kontxako Banderan[4]. 2019 denboraldian Ligan ez aritzea erabaki zuen denboraldia osatzeko arraunlari eskasia baitzuen, baina txapelketetan aritu zen. Galiziako eta Espainiako txapeldunordea izan zen. Teresa Herrera Bandera irabazi zuen eta Kontxarako ere sailkatu zen[5], baina zazpigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Urte horretan Ares taldearen Santa Olalla de Lubre trainerua erabili zuen.
2020ko urtarrilean traineru berria estrenatu zuen, zuria eta beltza, Branka enpresan egindakoa, 2020an ordea ez zuen eskifaia osatzerik lortu[6] eta 2021ean itzuli zen. 2023an berriz ere lehorrean utzi zuen trainerua.