Claudia María Torralba Rubinos

Claudia María Torralba Rubinos
Bizitza
JaiotzaBilbo1995eko otsailaren 24a (29 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaAlgorta
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Heriot-Watt University (en) Itzuli
Pompeu Fabra Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, interpretea eta itzultzailea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Bizkaiko Batzar Nagusiak
KidetzaEuskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea

Inguma: https://www.inguma.eus/egilea/ikusi/claudia-maria-torralba-rubinos

Claudia María Torralba Rubinos (Bilbo, Bizkaia, 1995eko otsailaren 24a) algortarra Itzulpengintza eta Intrepretazioan graduatua da (UPV/EHU) eta Euskal Hizkuntzalaritzan eta Filologian doktorea (UPV/EHU)[1]. Bizkaiko Batzar Nagusietan itzultzaile-interprete moduan lan egin du eta 2021etik Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko (EIZIE) Zuzendaritza Batzordeko kidea da.

Ibilbide akademikoa

UPV/EHUn egin zuen Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua (2013-2017). Bikaintasunez graduatu zen eta Gradu Amaierako Sari Berezia jaso zuen. Gerora Interpretazioko Zientzien Masterra (2018) egin zuen Heriot-Watt Unibertsitatean (Edimburgo, Eskozia) eta Terminologiako Masterra (2022) Pompeu Fabra Unibertsitatean (Bartzelona).

Ibilbide profesionala

2018tik 2021era UPV/EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean itzultzaile eta interprete autonomo eta irakasle elkartu izan zen. Ondoren Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean aritu zen lanaldi osoan irakasle lanetan (2021-2023). Bizkaiko Batzar Nagusietako itzultzaile-interpretea ere izan da (2023-2024).

Ikerketa

Euskal Hizkuntzalaritzan eta Filologian doktorea da, Bikain Cum Laude (UPV-EHU). 2024ko apirilaren 26ean defendatu zuen doktore-tesia “Aldibereko interpretazioa eta Eusko Legebiltzarreko diskurtsoa: enuntziatu parentetikoen eta modalizazioaren azterketa corpus elebidun eta hirukoitz batean” izenburupean.

2024-10-24 UEUren Akademiatik Plazara saioa. Ezkerretik eskuinera: Maite Luengo Aguirre, Xabier Arraztoa Lazkanotegi, Ivan Gomez Lopez, Claudia Torralba Rubinos, Ane Portillo Blanco, Irati Mendia Garcia eta Ana Zubiaga Elordieta

Dibulgazioa

UEUk ikertzaile gazteen ikusgarritasuna areagotzeko eta dibulgaziora begira sortutako Akademiatik Plazara saioan [2] [3] parte hartu zuen 2024an. Aurretik 2021eko [4] eta 2023ko[5] [6] Ikergazte Nazioarteko Ikerketa Euskaraz kongresuetan parte hartu du. UEUren 2024ko Udako Ikastaroetako Hizkuntzalari Euskaldunen VII. topaketetan ere komunikazioa aurkeztu zuen [7].

Erreferentziak

Kanpo estekak