Ch´umilkaj Curruchiche Niccho (Guatemala, San Juan Comalapa,1996?)[1] abeslari eta musikaria, gaztelaniaz eta kaktxikeleraz abestu eta gitarra jotzen du.
Biografia
Chixot-en jaioa, Comalapa, musika hezkuntza irakaslea eta komunitate kudeatzaile Kulturala da. Gurasoak bere komunitatearen liderrak dira, eta bere ama abeslari eta margolaria da. Bakarlaria izan aurretik, Tutak’al musika taldean jotzen zuen.[2] Hainbat musika forotan parte hartu du nazioartean, besteak beste, Nikaragua, Mexiko, Brasil, Argentina, Kolonbia, Txile eta Estatu Batuetan.[3]
2015ean Fernando Scheel ekoizlearekin batera, K´at proiektua martxan jarri zuen, kaktxikelez sarea esan nahi du, abestia Argentinako Movimiento Canción Infantil Latinoamericana y Caribeña delakoan aurkeztu zen.[4] Urte berean, Guatemalako hauteskundeen testuinguruan #YoCuidoMiVotoGT kanpainari atxikitu zen.[5] 2010ean, Ruk’u’x artisten mugimenduaren parte egin zen.[6] Horrez gain, hainbat ekimenetan parte hartu du, besteak beste, Red de Jóvenes Indígenas de América Latina, Plataforma Iberoamericana de Jóvenes (FILAC), Diálogos Hambre Cero (2018) eta Herri Indigenen Eskubideei buruzko Ruta Iberoamericana-n (2018).[7]
2020an bere lehen diska argitaratu zuen, Ch´umilkaj, Nazio Batuen Erakundearen Asanblada Orokorrak ospatutako Hizkuntza Originarioen Nazioarteko Urtearen testuinguruan.[3]
Mercedes Sosa eta Violeta Parraren eragina duela dio[8] eta Debil Estar, David Lemus,[3] Sara Curruchich eta Muerdo bezalako artistekin elkarbanatu du oholtza.
Diskografia
Sariak eta Aitortzak
- 2019an, Maddelin Brizuela izeneko beka, Amerika Latina eta Karibeko emakume indigenen boteretzea helburu duena, Fondo para el Desarrollo de los Pueblos Indígenas de América Latina y el Caribe (FILAC) hautatua.[2] Bekari esker, parte hartu zuen Escuela Global de Liderazgo de Mujeres Indígenas del Foro Internacional de Mujeres Indígenas-en (FIMI).[7]
- 2019an, Guatemalako Gazte Kontseilu Nazionalak (CONJUVE) gazte eredugarri gisa saritu zuen.[8]
- 2017an, Premio Artista del Año (37. edizioa)[10]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Elkarrizketa (DeChixot, 2021)