Maddelin Vanessa Brizuela Arévalo (San Salvador, 1980ko ekainaren 17a – La Paz, Bolivia, 2018ko uztailaren 23a) Salvadorreko politikaria izan zen, eta El Salvadorko enbaxadore kargua izan zuen Boliviako Estatu Plurinazionalean.
Biografia
Maddelin Brizuela FMLNko kidea izan zen.[1] Herri Indigenen eskubideen, emakumeen, adinekoen, ezinduen eta baztertutako sektoreen aldeko aktibista nabarmena izan zen. Bolivian enbaxadore lana egin zuen 2016tik 2018ko uztailaren 23ra arte. Horrez gain, gobernu delegatua izan zen FILAC-en aurrean, Iberoamerikan eragina duen entitatea.[2] Hil zenean, Evo Morales presidenteak bere ekarpena nabarmendu zuen,[3] hala ere, gatazka diplomatikoa piztu zuen ustezko osasun arreta eskasagatik.[4]
Sariak eta Aitortzak
- Fondo para el Desarrollo de los Pueblos Indígenas de América Latina y el Caribe-k (FILAC) bere izena duen beka bat sortu zuen.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak