Christine Ann Hastorf (AEB, 1950) arkeologoa da, Kaliforniako Unibertsitateko (Berkeley) Antropologia saileko irakaslea da. Andeetako nekazaritza, konplexutasun politikoa, generoa, arkeobotanika eta arkeologia izan ditu ikergai. Landare basatiak nekazaritzarako nola egokitu zituen gizakiak, hori bere ikergai nagusietako bat.[1]
Hastorfek 1983an jaso zuen doktoretza UCLAtik. Titicaca aintzirako (Bolivia) aurrehistorian lan egin du Hastorfek 1992tik.[2] Berkeleyn, McCowneko Arkeologia Ikerketa Zentroa eta Arkeobotanika Laborategia zuzendu izan ditu Hastorfek, eta Hego Amerikako arkeologiaren kuradorea da Phoebe A. Hearsteko Antropologia Museoan. 1970eko hamarkadaren amaieran, Hastorfek Andeetako pikorretan isotopoen konposizio egonkorrari buruzko ikerketari ekin zion.[3]
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Christine Hastorf» artikulutik itzulia izan da, 2023-08-09 data duen 1169505035 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-08-09 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Mithen, Steven. (2003). «4. Village Life in the Oak Woodland» After the ice: a global human history, 20 000 - 5000 BC. (2. impression. argitaraldia) Weidenfeld & Nicolson ISBN 978-0-297-64318-0. (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
- ↑ (Ingelesez) «Christine Hastorf | Research UC Berkeley» vcresearch.berkeley.edu.
- ↑ DeNiro, Michael J.; Hastorf, Christine A.. (1985). «Alteration of and ratios of plant matter during the initial stages of diagenesis: Studies utilizing archaeological specimens from Peru» Geochimica et Cosmochimica Acta 49 (1): 97–115. doi:10.1016/0016-7037(85)90194-2. ISSN 0016-7037..
Kanpo estekak