Cementos Portland Valderrivas 1903. urtean, sorturiko zementu egile nafarra da. Zementua ekoizteko hainbat lantegi ditu Nafarroa eta Espainia guztian.
Historia
Zementua ekoizteko lehen fabrika 1903. urtean eraiki zen Nafarroako Olazti herrian. Bien bitartean Cementos Valderrivas enpresa espainiarra 1923an eratu zen Madrilen, eta Madril hiriburuko Vicalvaroko auzoan lantegi bat eraiki zuen. 1949an Cementos Portland "Cementos Hontoria" enpresaren sorreran parte hartu zuen eta akzioen %50a eskuratu zituen, eta Palentzian zementua ekoizteko lantegi bat eraiki zuten.
1971ean Cementos Portland, Cementos Hontoria eta Cementos Lemona Cementos Alfa enpresaren akziodun bilakatu ziren. 1988ean Cementos Portlandek nazioarteko bere lehen erosketa egin zuen, Ameriketako Estatu Batuetako Maine estatuko zementuegile bat erosi eta gero. 1993ean Cementos Portland, Cementos Hontoria eta Cementos Valderrivas enpresekin batu zen. Eta bi urte beranduago, Cementos Alfaren akzioen gehiengoa eskuratu zituen.
1998ean Andaluzia eta Extremaduran zabaltzen hasi zen, Alcala de Guadairan fabrika bat erosi eta gero. 1998ean Cementos Valderrivasek 1923an eraikitako Vicalvaroko lantegia itxi eta produkzioa Madrilgo lantegi berrira eraman zen. 1999an Giant Cement Holding enpresa estatubatuarra erosi zuen, eta 2002an Cementos Atlantico.
FCC Cementos Portlanden jabe berria
2002an Cementos Portland erosteko eskaintza aurkeztu zuen Fomento de Construcciones y Contratas enpresa espainiarrak. Akzioen gehiengoa eskuratu ostean, Cementos Portland, FCC taldearen eskumendeko enpresa bilakatu zen. 2003an Cementos Portlanden mendeurrenarekin batera enpresaren izena aldatu eta Cementos Portland Valderrivas bilakatu zen.
2006. urtean Cementos Portlandek Bizkaiko Cementos Lemona zementuegilea erosi zuen. Lehendik akzioen %30,72 zeukan Portlandek, baina erosketa eskaintzaren ostean akzioen %98a kontrolatzera igaro zen. 2006. urtean Uniland zementuegile kataluniarraren akzioen %51a erosi zituen.
Ikus, gainera
Kanpo estekak